Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
Arte y Humanidades Literatura
Ordenado por:     Libros por página:


Egungo euskal literaturaren historia nagusia egiteko asmotan bigarren pausoa dugu aurkezten dugun Egungo Euskal Poesiaren Historia hau, 2007. urtean talde berberak argitaratu zuen Egungo Euskal Nobelaren Historiaren neba-arreba bizkia.

Zati bi ditu liburu honek. Lehen aldean, 1975-2002 garaiko euskal poesiaren ibilbidea aztertzen da, generoak izan dituen argiak eta ilunak azalduz. Bigarren aldean, ostera, hogei eta hiru poema liburu irakurtzen dira, Bernardo Atxagaren Etiopia (1978) garrantzitsuarekin hasi eta Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik (2001) liburu argiarekin bukatuz. Garaiko euskal poetarik garrantzistuene.....
Libro 
15,00 € 
eBook 
5,00 € 
ePub 
5,00 € 


Mikel Hernández Abaitua 1959an jaio zen, Gasteizen. 1982an Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta hurrengo urtean Bigarren Hezkuntzako Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratiko oposizioak gainditu zituen. 2008an doktore titulua lortu zuen Euskal Filologia arloan Euskal Herriko Unibertsitatean. Literaturari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu Zeruko Argia, Susa, El Diario Vasco, Oh! Euzkadi, Argia, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Jakin, Garziarena, Eganeta Hegatsegunkari eta aldizkarietan. Horrez gain, liburu hauen egilea da: Panpinen erreinua (ipuinak, 1983), Ispiluak (ipuinak, 1985), Etorriko haiz .....
Libro 
17,00 € 
eBook 
5,00 € 
ePub 
5,00 € 


Uste dugu oso garrantzitsua dela euskal literatura gaztelaniara eta beste hizkuntza batzuetara itzuli eta beste literatura-sistema batzuetan txertatzea, euskal literatura munduko beste literaturekin parekatu eta beste literaturekiko homologagarri izateko eskaintzen duen aukeragatik. Ezin ahantzizkoa da beste literatura batzuetako idazleen gero eta lan gehiago euskaraz irakurtzeko aukerak ugarituz doazela euskal irakurleentzat, eta halaber, nazioarteko eremuan euskal literatura-lanak eta egileak sustatzeko beste bide bat dela euskaraz sorturiko literatura-obrak beste hizkuntzetako irakurleei beren hizkuntzetan eskaintzea, gertatu .....
Libro 
10,00 € 
eBook 
3,00 € 
ePub 
3,00 € 


Bertsozaletasuna indartsu dago, euskal kulturaren eremuan duen lekua oso indartsua da, baina kontuan hartu behar da bertsozaletasuna indartsu hizkuntza komunitate eta kultura gutxiagotu baten testuinguruan dagoela, ekosistema ahul batean. Ahula da ere kultur kontsumo orokorraren parametroetan. Hortaz, indartsua izan behar du bere testuinguruan. Beraz, iraun dezan, bertsolaritzak ezinbestean behar ditu orain dauzkan eta etorkizunean lor ditzakeen publiko mota guztiak, endekatzearen arriskua etengabea bai¬ta. Horretarako bertsozaleen nukleoak indar handia izan behar du. Baina nukleoaren indarrak ezin du zirkulu kontzentrikoen .....
Libro 
10,00 € 
eBook 
3,00 € 
ePub 
3,00 € 


Euskal eleberrigintza aztergai duen ale honek egitasmo zabalagoaren lehen urratsa baino ez da. Egitasmo horrek, XX. mende bukaerako euskal sorkuntzara hurbiltzea du helburu, eta generoz genero hamaika irakurbide zabaltzeko ahalegina egin du. Azken aldiko euskal literaturan zehar egingo dugun ibilbide honetan, beraz, eleberria lehen geltokia baino ez da.

Besteak beste, honako bi helburu hauek elkarlotzeko asmoz hautatu dugu epe jakin baten muga, alegia 1980tik 2000ra bitarteko gutxi gorabeherako muga; batetik, 80ko hamarkadan euskal eleberrigintza hain arrakastatsu eta hain prestigiozko ez zela kontuan hartuz, garai .....
Libro 
14,00 € 
eBook 
4,01 € 
ePub 
4,00 € 

Página Anterior

Mostrados: 71-75 de 75 resultados

Página 8 de 8

1 2 3 4 5 6 7 8