Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
Arte y Humanidades Literatura
Ordenado por:     Libros por página:


Hamaika euskal idazle, bi aroren mugan, biziari, denari, badenari eta ez denari, «Jainkoari» eta Jainkoari buruz galdezka. Zaude ziur, bide erraz eta atseginagoetatik eramango zaitu Sebas Gartzia Trujillok, pausorik pauso, bihurgunerik bihurgune, hamaika idazle eta askoz gehiagoren albiste jakingarriak hemen, bizitzako pasadizo bitxiak hor, bizi-poz eta zauriak hunkigarri noiznahi, aipamen ongi hautatuak argigarri nonahi. Asko ikasiko duzu idazleez, euren eta gure garaiaz, orduko eta gaurko teologiaz, denaz, testu nahiz ohar erruz hornituetan. Eta zer pentsa franko emango dizu «huntaz eta hartaz», biziaz eta heriotzaz, literaturaz .....
Libro 
35,00 € 
eBook 
11,00 € 
ePub 
11,00 € 


Erdaratutako literatur itzulpen kopurua gorantz doa azken urteotan, eta liburu honetan kanpora itzuliriko horri begiratu nahi izan diogu. Zer itzuli den jaso eta aztertzea izan da gure lehen helburua, euskal literatur sistemaren nondik norakoei erreparatuz, beti ere. Gurea literatur sistema diglosikoa izaki, itzulpen bide ezberdinak azaleratu ditu eginiko azterketak, eta aipatzekoa da hizkuntza nagusiagoetan bazterrekoak izan ohi diren fenomenoak gurean nahiko arruntak izan daitezkeela. Bigarren helburua, hortaz, itzulpen bide horien bereizgarriak ezagutzea izan dugu, eta, horretarako, Bernardo Atxagaren hainbat lan hautatu ditugu. .....
Libro 
16,00 € 
eBook 
5,00 € 
ePub 
5,00 € 


Liburu honetan euskal saiakerak azken urte hauetan izan dituen emaitzak aztertzen dira. Horretarako lehenengo atal batean saiakerari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaldu eta azken hamarraldi hauetan euskal saiakerak erakusten dituen ezaugarri nagusiak (atal laburretan antolatutako saiakerak egiteko joera, euskal esparruko gaietan zentratu nahia, gatazka eta honen inguruko kontuek daukaten garrantzia…) aurkeztu ondoren eta bilduma honetako beste zenbait liburutan jarraitu den bidetik joz, joera desberdinen adibide hautatutzat har daitezkeen hamabi libururen azterketa zehatza eskaintzen da: zaharrenetik hasita, Joseba Sarrionandiak .....
Libro 
12,00 € 
eBook 
4,00 € 
ePub 
4,00 € 



EUSKADI LITERATURA SARIAK 2014 - PREMIO EUSKADI DE LITERATURA
EUSKARAZKO SAIAKERA - ENSAYO EN EUSKERA



Saizarbitoriaren Martutene (2012) da euskal literaturako eleberririk garrantzitsu eta kalitatezkoena, euskal kanonaren ardatz bihurtzera deitua dena. Eleberri horrek lehena eta geroa berrikusteko perspektiba berria ematen digu: euskal XX. mende luzea (1898-2012) abertzaletasunak definitua (Arana, ETA) eta globalizazio neoliberalaren krisiak (2008) amaitua. Saizarbitoriak mende horretan “galtzailearen kultura” euskaldunak izan duen zentraltasuna esplikatzen digu. Bertatik abiaturik, XXI. mende hasi .....
Libro 
15,00 € 
eBook 
5,00 € 
ePub 
5,00 € 


Estatutua onartu ondoren Autonomia Erkidegoan eratu erakundeek abian jarririko kultur politikekin batera beste literatur genero batzuetan gertatutako loraldia ez da garapen munta berekoa izan literatura dramatikoari dagokionez. Lan honek, aldez edo moldez, Estatutua onartu zenetik gaur arte mugaz alde bietan argitaraturiko literatura dramatikoa aztertzea izan du helburu lehen. Literatura dramatikoa berezia da, oso, edozein hizkuntzatako eta kulturatako literatur sisteman, bakarkako irakurketa isilaz gain, beste bat izaten duelako dramaturgo eta antzerki zuzendarien bitartez, izan ere, jendaurreko antzezpenean gertatzen den .....
Libro 
16,00 € 
eBook 
5,00 € 
ePub 
5,00 € 


Euskaraz ari diren egile nafarrak, nola edo hala, “euskal gatazka” izeneko gaiaz baliatu dira beren lanak ekoizteko tenorean. Batzuetan, gure “kontu tristeak” (inoiz halaxe deitu dute) kontakizun baten testuingurua eskaintzen dio narratzaileari; besteetan, pertsonaien testuinguru existentzialean euskal gatazkaren kutsuak zer nolako ondorioak dituen erakusteko agertuko zaigu. Noiz edo noiz, poesia egiteko gaia edo motiboa izan daiteke. Eta, nola ez, bat-bateko bertsolaritzan, bertso askorako aitzakia, aldarrikapen-iturri edo baliabide erretoriko bilakatuko da gatazka. Hori guztia aztertzeko asmoa du lan honek. Egile nafarren lanak .....
Libro 
14,00 € 
eBook 
4,00 € 
ePub 
4,00 € 


Azken urteotan Euskal Haur eta Gazte Literaturak aurretik ezagutu gabeko garapena izan du. Bada, EGUNGO EUSKAL HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN HISTORIA honetan, lehenengo idazlan modernoak agertu zirenetik gaur egunera arteko gertakariak, idazlanak eta berri nagusienak biltzen saiatu gara.

Lehenengo atalean, gaur egungo egoera kokatzeko sarrera historiko labur baten ondoren, azken hiru hamarkadetan euskaraz idatzitako zein euskaraturiko Haur eta Gazte Literaturaren eboluzioa dakargu: kantitatearen eta kalitatearen gorakada, literatura-sistemaren eraketa, emakumeen presentzia… eta, horrekin guztiarekin batera, albumak gurean .....
Libro 
15,00 € 
Consultar disponibilidad
eBook 
5,00 € 
ePub 
5,00 € 


Poesia eta nobela jorratzen zituzten aurreko liburuetan bezala, atal bitan dakargu EGUNGO EUSKAL IPUINGINTZAREN HISTORIA:

Batetik, sarrera luze bezain mamitsua jaso dugu, euskal ipuingintza garaikideari, baina baita oro har ipuinari ere, testuinguru egokia eskaintzen diona. Nolabait, ipuina, eta bide batez euskal ipuina, zertan diren jakiteko ezinbesteko azalpena da.

Bestetik, hogei urteko ibilbidea marrazten duen hogeita bat ipuinen iruzkin sorta zabala dakargu. Bertan, ikuspegi orokorraz azaltzen dira 1983tik 2003rako tartean generoak izandako bilakaera, lortutako emaitzak eta izenburu esanguratsuak.
Libro 
16,00 € 
eBook 
5,00 € 
ePub 
5,00 € 


Esku artean duzun liburu honek Idurre Alonso Amezuak 2009an aurkeztutako doktorego-tesia du oinarri. Egilea ikuspegi komunikatibotik hurbiltzen zaio literaturari, joan den mendeko azken literatur teorien harira. Abiapuntu horrekin, Hego Euskal Herriko ikastetxeetan jasotako datuen irakurketa eskaintzen du, agerian utziz zer eta nola irakasten den. Bide horretatik, Idurre Alonsok identifikatu egiten ditu gaur egun literaturaren irakaskuntzan dauden erdiguneak, eta orobat, erdigune horien eraketan eragiten duten faktoreak.
Libro 
10,00 € 
eBook 
3,00 € 
ePub 
3,00 € 


EGUNGO EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA nagusia egiteko asmoaren hirugarren pausoa da aurkezten dugun Egungo euskal nobela eta zinema, komunikazio sistema biren arteko elkarrizketari eskainiriko begirada.

Hiru arlo ditu liburuak eta lehendabizikoan literatura zinemara itzultzeko ahaleginen azterketa teorikoa eskaintzen da, moldakuntza zinematografikoaren bideak, moldeak eta arazoak aztertu eta hizkuntza literarioaren eta zinematografikoaren artean sortzen diren desberdintasunen eta antzekotasunen berri eman nahi delarik bertan.

Bigarrenean, zinemara itzulitzako euskal nobelen historia eta azterketa jartzen zaio .....
Libro 
10,00 € 
eBook 
3,00 € 
ePub 
3,00 € 

Página Anterior

Mostrados: 61-70 de 75 resultados

Página 7 de 8

1 2 3 4 5 6 7 8
Página Siguiente