Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
Arte y Humanidades Filología
Ordenado por:     Libros por página:


Handia da, zentzurik onenean gainera, Ibon Sarasolaren itzal akademikoa: azkeneko hamarkadetan, alde batera edo bestera, euskararen ikerketaz arduratu garen guztiok jo behar izan dugu EHUko ikertzaileak argitaratu dituen lanak behin eta berriz ikustera eta kontsultatzera. Ongi dakigunez, erraldoia da Ibonek bere bizitzan zehar egin duen lana. Erraldoia, berezia eta ordu askoren emaitza. Lexikografo gisa ezagutzen du batez ere jendeak, lan oparoa egin baitu arlo horretan: Euskaltzaindiarekin aritu da urte luzeetan, erakundearen buru Villasante zela lehenik, eta Haritxelar geroago. Urte haietan etengabe egin zuen lan bere etxean eta .....
Libro 
30,00 € 
eBook 
10,00 € 


Liburu hau sailkideok UPV/EHUko Euskal Filologiako katedradun zen Henrike Knörr Borràs (1947-2008) irakasleari egin diogun omenaldi xume bat da. Hogeita hamabost kapituluetan zehar egun garatzen ari garen ikerlanaren aleak aurki daitezke, honako alorrak landuz: filologia, dialektologia, literatura, onomastika, hizkuntzalaritza sinkroniko eta diakronikoa, hizkuntzalaritza aplikatua, konputazionala eta psikolinguistika.

Este libro es un pequeño homenaje a nuestro compañero de departamento, el profesor Henrike Knörr Borràs (1947-2008), catedrático de Filología Vasca de la Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsita.....
Libro 
32,00 € 
eBook 
10,00 € 


Harri-jasotzea ez da soilik euskaldunon kirola; munduko bazter anitzetan praktikatzen da, batez ere Europan (Eskozian, Islandian, Faroeetan, Eskandinavian…), baina baita beste herrialde batzuetan ere (Japonian, Tibeten, Tahitin, Estatu Batuetan…). Dena dela, esan daiteke Euskal Herrian duela indarrik eta tradiziorik handiena. Harri-jasotzeak hainbat esparru hartzen ditu: apustua, markak egitea, txapelketak eta erakustaldiak. Esparru horietan lexiko aberatsa erabiltzen dute kirolariek, epaileek, entrenatzaileek, antolatzaileek eta zaleek. Hala, herri-kirol honetan erabiltzen diren euskal hitz eta terminoak jasotzea izan da autoreen .....
Libro 
22,00 €15,00 € 
eBook 
7,00 € 

EHULKUren hizkuntza-aholkuak. Fitxa didaktikoak García García de los Salmones, Julio; Gómez Zubia, GenaroAlberdi, Xabier; Apaolaza, Juan Mari; Bilbao, Gidor; Garzia, Juan; Igerabide, Juan Kruz; Laka, Itziar; Makazaga, Jesús Mari; Ormaetxea, José Luis "Txipi"; Roque, Íñigo; Sarasola, Ibon (lank.)

EHULKUren hizkuntza-aholkuak. Fitxa didaktikoen bilduma (2006-2014).

Zortzi urtetik gora daramatza UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak euskararen erabilerari buruzko aholkuak fitxa didaktikoen bidez unibertsitateko kide euskaldunen artean banatzen. Argitalpen honen bidez, etxeko mugak gainditu, eta plazara atera nahi izan dugu urteotako lana: euskararen erabiltzaile oro izan daiteke, horrenbestez, argitalpen honen hartzaile.

Urte horietako ia 150 fitxa didaktikoen bilduma dugu, era sailkatuan eta bilaketak modu errazean egiteko prestatua: hiztegia, morfologia, sintaxia, estiloa, ortotipografia, puntuazioa eta .....
cd/dvd 
6,00 € 


Diskurtso-markatzaileez dihardugu liburu honetan. Zehatzago esanda, diskurtso-markatzaile jakin batzuez: birformulatzaileez.

Diskurtsoa berrinterpretatzeko prozedura bat da birformulazioa: haren bidez esataria aurreko diskurtso-atalera itzultzen da, hura berrinterpretatzeko edo bestelako ikuspegi batez aurkezteko. Birformulazioa, beraz, diskurtsoan lehenago adierazitakoa bestelako hitzez berradieraztea edo birformulatzea da. Eta, eginkizun horretarako, besteak beste, birformulatzaileak baliatzen ditugu: alegia, hots, hau da, bestela esanda, hain zuzen (ere), hurrenez hurren, azken batean, laburbilduta, dena dela, edozein .....
Libro 
20,00 € 
eBook 
6,00 € 


El cuestionario ortográfico contiene un conjunto ordenado de preguntas escritas, de aplicación colectiva, que permite obtener información ortográfica y ortotipográfica de forma sistemática y normalizada, a partir de la cual conocer la aceptación o rechazo de diferentes nociones y usos ortográficos. Con él se pretende recoger la actitud de los encuestados ante conceptos y variantes gráficas y ortotipográficas que se les proporcionan y que son las mismas para todos. Se comprueba, de esta manera, el grado de dominio de los recursos ortográficos de los encuestados, esto es, su habilidad o destreza para elegir los elementos tipográficos .....
Libro 
16,00 € 


Joan den 2012ko urriaren 11n Koldo Mitxelenaren heriotzaren 25. urteurrena izan zen. Haren izena daraman Katedrak data hori kontuan hartu zuen III. Biltzarra antolatzeko orduan, edozein biltzarretan ohikoak izaten diren txosten eta komunikazioez gain egun oso bat eskaini baitzion Mitxelenaren lan esanguratsu eta aipagarrienak aztertzeari. Lau egun horietan bildu ziren euskal hizkuntzalaritza historikoaz eta filologiaz gaur egun zerbait interesgarria esateko gai zirenak, nahiz eskarmentuko irakaslea zein ikerketa lanetan hasi berria izan, guztiak batera, euskal filologiako ikasle eta entzule interesatuen aurrean beren ekarpenak .....
Libro 
24,00 € 
eBook 
8,00 € 


Aurkibidea:

- Irantzu Epelde: Hitzaurrea.
- Beñat Oyharçabal, Jasone Salaberria eta Irantzu Epelde: Norantz datubasea: aurkezpena eta aditz komunztadurako datua.
- Beatriz Fernández: Goi- eta behe-datiboak eta Datibo-Komunztaduraren Murriztapena: Ipar-ekialdeko hizkerak eta euskara estandarra.
- Orreaga Ibarra: Egungo gazte mintzairaren hainbat ezaugarri.
- Iñaki Camino: Ekialdeko euskararen iraganaz.
- Joseba A. Lakarra: Gogoetak euskal dialektologia diakronikoaz: Euskara Batu Zaharra berreraiki beharraz eta haren banaketaren ikerketaz.
- Egileak.
Libro 
16,00 € 
eBook 
5,00 € 


Aralarko Mailoen azpian daude Betelu, Errazkin, Lezaeta eta Araitz bailarako sei herriak: Atallu, Arribe, Azkarate, Uztegi, Gaintza eta Intza. Nafarroako mendebalean, Gipuzkoako mugan, Tolosatik gertu daude. Alderdi horretako euskararen gramatika eta hiztegia bildu dira liburu honetan. Bereziki nabarmentzekoa da osatu den hiztegi zabala: 2.656 sarrera, 148 azpisarrera, 310 esapide, 171 esaera zahar eta 6 hitz-joko aurkezten dira. Ez eskualde honetan ez inguruetan, ez zegoen gisa horretako bildumarik. Koldo Zuazok, Mailopeko zenbait bizilagunen laguntzarekin, 2010-2013 bitartean egindako ahaleginaren emaitza da.

Koldo .....
Libro 
18,00 € 


Index:

- Eccentric agreement (Ken Hale).
- Datibo sintagmen izaera sintaktikoaren inguruan: eztabaidarako oinarrizko zenbait datu (Pablo Albizu).
- Person and number inflection in Basque (Karlos Arregi).
- The role of verbal agreement in licensing null arguments (Arantzazu Elordieta).
- On the position of verbal agreement markets (Andrés Enrique Arias).
- Absolutibo komunztaduradun ergatiboak, absolutibo komunztaduradun datiboak: ergatiboaren lekualdatzetik datiboaren lekualdatzera (Beatriz Fernández).
- Objektu-komunztadura XIX eta XX. Mendeetako euskal gramatiketan (Ricardo Gómez).
- .....

Página Anterior

Mostrados: 51-60 de 179 resultados

Página 6 de 18

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18
Página Siguiente