Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
Arte y Humanidades Filosofía
Ordenado por:     Libros por página:

Enkhiridion (eskuliburua) EpiktetoUsabiaga Sukia, Iñaki (itz., sarrera)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

OROIT ZAITEZ AUTOREAK NAHI DUEN bezalako antzerkiaren antzezle zarela: laburrarena laburra nahi badu, luzearena baldin eta luzea nahi badu. Zuk behartsuarena egitea nahi badu, dagokion bezala egin dezazun ere nahi du. Berdin herrenarena, agintariarena edota partikular batena. Hau da, beraz,zure zeregina: eman zaizun pertsonaia ongi antzeztea; hautatzea, ordea, beste bati dagokio.

EPIKTETO filosofo grekoa (55-135), estoikoen eskolakoa, esklabo bizi izan zen bere bizitzaren urte gehienetan, Erroman. Behin libertatuta, Greziako Nikopolis hirian bere eskola propioa sortu eta erromatar patrizio asko bertara erakarri .....
Libro 
9,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Gizakien arteko desberdintasunaren jatorri eta oinarriei buruzko mintzaldia Rousseau, Jean JacquesRubio Caracedo, José (sarrera)
Kruz Igerabide, Juan (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Esan dezagun, bada, basoan hara eta hona, langintzarik gabe, mintzorik gabe, etxerik gabe, gerrarik gabe, harremanik gabe, hurkoen batere beharrik gabe, eta aldi berean haiei kalte egiteko inolako desiorik gabe, beharbada inor banaka ezagutu gabe, basa gizakiak, grina gutxiren mende eta bere buruaz aski zuelarik, ez zeuzkala halako egoerari dagozkion sentipen eta argiak baino, hots, bere benetako grinak baino ez zituela sentitzen, ez ziola begiratzen ikustea interesatzen zitzaionari baino, eta haren adimena ez zela haren harrokeria baino gehiago aurreratzen. Halako batean zerbait aurkituz gero, ez zuen aukera handirik besteei .....
Libro 
9,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Otorduak Rotterdam, Erasmo deRojas, Carlos (sarrera)
Ezkiaga Lasa, Patxi (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

SPUDUS: Arreta handiz ari naiz otordu bat prestatzen, eta nire ilusiorik handiena gonbidatu guztiak ase uztea izango litzateke, salbuespenik gabe. Nola badakidan zu jakituna zarela gai horretan, orakulu bat baitzinan jotzen dut zugana.

APIZIO: Hona hemen nire erantzuna, bertsotan gainera, antzinakoen ohituren arabera: Inor ez gonbidatuz gero, ez duzu inor gogaituko.

SPUDUS: Jai-bazkaria da, ordea, eta jende mordoa gonbidatu behar dut.

APIZIO: Zenbat eta jende gehiago gonbidatu, orduan eta jende asegaitz ugariago, ezin hori ekidin. Inoiz idatzi al da, inoiz antzeztu al da guztien gustukoa izango .....
Libro 
15,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Rameauren iloba Diderot, DenisMartínez Gorriarán, Carlos (sarrera)
Elosegi Arregi, Joxan (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

BERAK.– Zintzur betean onartzen dugu laudatzen gaituen gezurra, tantaka baino ez garratz zaigun egia. Eta gainera, hain da gurea, hain zintzoa, ados dagoenaren itxura!

NEUK.– Hala eta guztiz ere, bekatu egingo zenuen behin-edo artearen oinarrien aurka eta, oharkabean beharbada, ihes egingo zizun zauritzen duten egia garratz horietako batek, ezen, jokatzen ari zaren paper gaizto, doilor eta nardagarri horretatik kanpo, funtsean arima sentibera baita, nire ustez, zurea.

BERAK.– Nirea? Inolaz ere ez. Deabruak naramala baldin badakit funtsean zer naizen. Oro har, biribila da nire gogoa, bola baten antzekoa, eta .....
Libro 
14,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Errepublika Zizeron, Marko TulioRivera García, Antonio (sarrera)
Lopetegi Semperena, Guadalupe; Lopetegi Semperena, Anttoni (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

BERAZ, ABERRIAK EZ GINTUEN SORTU ETA hezi gero guregandik elikagairik jaso ezinean soilik gure probetxuaren alde egiteko, ezta gure aisialdiari babestoki ziurra eta lasaia eskaintzeko ere; aitzitik, aberriak sortu gintuen gure arimaren, gaitasunaren eta sen politikoaren emaitzarik gorenak bere ongizatearen zerbitzuan erabili ahal izateko; gure erabilpen pribaturako, bestalde, berak soberan izan dezakeena baino ez digu itzultzen.

ZIZERONek (K. a. 106 – 43) antzinako Erromako ideal errepublikazalea goratu zuen, gizaki berrien askatasuna eta Estatuan leku izateko eskubidea aldarrikatuz, baita gizaki ondradu guztiek .....
Libro 
12,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Herritarra Hobbes, ThomasGiner de San Julián, Salvador (sarrera)
Ezkiaga Lasa, Patxi (itzul.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Nola bakerako askoz hobea den liskarrak gertatu baino lehen aurreikustea eta ez gertatu ondoren konpondu behar izatea, eta nola gizonok nirea eta zurearen, zuzena eta bidegabekoaren, baliagarria eta alferrikakoaren, ona eta txarraren, zintzoa eta gaiztoaren inguruan egiten ditugun eztabaida guztiak nork bere iritziaren arabera hartzen ditugun, garbi dago botere goren berari dagokiola guztientzako balioko duten arau edo neurri komunak aurkeztu eta publikoki jakinaraztea, horien arabera, denek jakin ahal dezaten zeri deitu berea eta besteena, zuzena eta bidegabekoa, zintzoa eta gaiztoa, ona eta txarra; hitz gutxitan, zer egin .....
Libro 
8,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Zer da nazioa? Renan, ErnestAntxustegi Igartua, Esteban (sarrera, itz.)

Nazio bat, beraz, elkartasun handi bat da, iraganean egindako eta aurrerantzean egiteko prest gauden sakrifizioen sentimenduek osatzen duten elkartasuna da. Iragan bat suposatzen du, baina orainean gertakari ukigarri baten bidez laburbiltzen da: baiezkoa, hots, elkarrekin bizitzen jarraitzeko garbiro adierazitako nahia. Nazio baten existentzia (barkatu metafora) egunero gauzatu behar den plebiszitua da, gizabanako baten existentzia bizitzaren aldeko betiereko baieztapen etengabea den bezalaxe.

Historia, filosofoa, orientalista, filologoa, teologoa eta literatur kritikaria, XIX. mendeko frantziar intelektualik garrantzitsu.....
eBook 
6,00 € 
ePub 
6,00 € 

Página Anterior

Mostrados: 41-47 de 47 resultados

Página 5 de 5

1 2 3 4 5