Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
Arte y Humanidades Filosofía
Ordenado por:     Libros por página:

Bihozberatasunaz Seneka, Luzio A.Antxustegi Igartua, Esteban (sarrera, arg.)
Zalakain Lazpiur, Elena; Yarza Iraola, Igor (itz.)

«Baina, zergatik ez du barkatuko?» Zehatz dezagun orain, bada, zer den barkamena, eta ikusiko dugu jakitunak ez duela eman behar. Barkamena zigor mereziaren absoluzioa da. Jakitunak zergatik ez duen eman behar luze azalduko dizute gai hori espresuki jorratu dutenek. Nik, ez dagokidan epaian banengo bezala, labur aritze aldera, zera esango dizut: barkamena ematen zaio zigorra jaso beharko lukeenari, baina jakitunak ez du aintzakotzat hartzen egin behar ez duen ezer. Beraz, zigorra jartzeko betebeharra duenez, ez du barkatuko.

Baina barkamenaren bitartez lortu nahi duzuna beste bide duinago batek emango dizu. Izan ere, .....
Libro 
9,00 € 
eBook 
6,00 € 
ePub 
6,00 € 

Borondatezko morrontzari buruzko mintzaldia Boétie, Étienne de laLomba Falcón, Pedro (sarrera)
Igerabide Sarasola, Juan Kruz (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Jende dohakabe gaixoa, herri burugabea, gaitzean tematurik eta onuraren aurrean itsu zaudeten nazioak! Ondasunik eder eta argienak kentzen uzten duzue muturraren aurrean, zuen soroak suntsitzen, zuen etxeak lapurtzen eta zuen arbasoek utzitako altzariak bipiltzen! Bizi zareten moduan, jada ez da ezer zuena. Badirudi, gainera, zorion handitzat hartzen duzuela zuen ondasunen erdia kentzea, familiaren erdia, bizitzaren erdia. Eta kalte horiek guztiak, zoritxar horiek guztiak, hondamendi hori guztia, ez datozkizue etsaiengandik, baizik eta etsai bakar batengandik, izatea zeuok eman diozuen harengandik; eta haren alde zoazte adoretsu .....
Libro 
8,00 € 
eBook 
6,00 € 
ePub 
6,00 € 

Zer da Hirugarren Estatua? Sieyès, Emmanuel JosephFauré, Christine (sarrera)
Bereau Baleztena, Irati (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Idazlan honen egitasmoa nahiko sinplea da. Hiru galdera hauek egin behar dizkiogu geure buruari:

1) Zer da Hirugarren Estatua? DENA.

2) Zer izan da, orain arte, ordena politikoan? DEUS ERE EZ.

3) Zer eskatzen du? ZERBAIT IZATEA.


… Zer da nazioa? Elkartekide-multzo bat, lege komun baten araupean bizi dena eta legebiltzar berberak ordezkatzen duena (I. kapitulua) … Forma konstituzionalen mende dagoen kidego batek konstituzioa betetzen duten erabakiak hartu behar ditu nahitaez. Ezin dio beste konstituzio bat eman bere buruari. Agindutako forma ez den moduren batean mugitzen, hitz .....
Libro 
14,00 € 
eBook 
6,00 € 
ePub 
6,00 € 

Tolerantziari buruzko tratatua Voltaire (Arouet, François M.)Villacañas, José Luis (sarrera)
Bereau Baleztena, Irati (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

1763ko otsailaren 20an, eskutitz hau idatzi zidaten Languedocetik:

«Tolerantziari buruz idatzi duen lana errukiz eta egiaz beterik dagoela iruditzen zait, baina beldur naiz ez ote dion mesede baino kalte gehiago egingo Calas sendiari. Izan ere, gurpilean hilaraztea agindu zuten zortzi epaileak erresumindu egin ditzake. Berorren liburua sutan erretzeko eskatuko diote parlamentuari, eta fanatikoek —ez baitira desagertuko— amorru biziz erantzungo diote arrazoiaren ahotsari (…).»

Hauxe izan zen nire erantzuna:

«Tolosako zortzi epaileek, nahi badute, nire liburua erretzea agin .....
Libro 
15,00 € 
eBook 
6,00 € 
ePub 
6,00 € 

Wagner afera. Nietzsche Wagnerren kontra Nietzsche, FriedrichGalparsoro Ruiz, José Ignacio (sarrera)
Casas Antia, Unai (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Musika berriak, egun irmo bezain zehaztugabe «amaigabeko melodia» izendatzen den horrek, jarraitzen duen xedea honela argitu daiteke: itsasora joan, arian-arian hondoa ukitzeari utzi eta, azkenik, elementuen menpe amore ematea: alegia, igeri egin behar dela. Antzinako musikan, samur edo sutsu edo zeremoniazko zanbuluan, arinago edo geldoago, beste zerbait egin behar zen; dantza, alegia. Hor, beharrezko neurriak, denbora eta intentsitate zehatz bezain kulunkarira atxikitzeak, etengabeko arretara derrigortzen zuen entzulearen arima; arretatik zetorren aire bolada freskoaren eta gogo biziaren arnas beroaren arteko elkar jokoan .....
Libro 
10,00 € 
eBook 
6,00 € 
ePub 
6,00 € 

Bikario Savoiarraren fede-aitortza Rousseau, Jean-JacquesAntxustegi Igartua, Esteban (sarrera, itz., arg.)
Caballero Harriet, Francisco Javier (sarrera)

Unibertsoaren ordenaz pentsatzen dut, ez sistema hutsekin azaltzeko bakarrik, hura etengabe miresteko eta unibertsoan sentitzen den haren egile jakintsua gurtzeko baizik. Harekin mintzatzen naiz, haren esentzia jainkotiarrez betetzen ditut nire ahalmenak, haren onurek hunkitzen naute, haren dohainak bedeinkatzen ditut, baina ez dut otoitzik egiten. Zer eskatuko diot? Gauzen bilakaera nigatik alda dezala? Nire aldeko mirariak egin ditzala? Nahi al nuke nik, gauza guztien gainetik haren jakinduriak ezarritako eta haren probidentziak iraunarazitako ordena maitatu behar duen honek, halako ordena nire erruz nahastea? Ez, horrelako .....
Libro 
10,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Frantziako Iraultzari buruzko gogoetak Burke, EdmundRivera García, Antonio (sarrera)
Ezkiaga Lasa, Patxi (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Antzinako bizi-arau eta iritziak suntsitzen direnean, ezinezkoa da galera kalkulatzea. Ordutik aurrera, ez daukagu gobernatuko gaituen ipar orratzik; eta ez dakigu zer-nolako portura iritsiko garen segurtasunez. Dudarik gabe, Europa, oro har, aberaste bidean zegoen zuen Iraultza burutu zen momentuan. Ez da erraza esatea oparotasun hori zenbateraino zegoen antzinako gizabide-lege eta iritziekin lotuta; baina halako kausak, behin martxan jarriz gero, eraginkorrak direnez, oro har beren eragina onuragarria izan zela pentsatu beharrean gaude. Errazegi pentsatzen dugu gauzak aurkitu ditugun bezala egon behar direla, sorrarazi .....
Libro 
20,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Gogoetak Pascal, BlaiseAntxustegi Igartua, Esteban (sarrera, arg.)
Juaristi Galdós, Felipe (itz.)

GIZONA KANABERA BAINO EZ DA, NATURAN dagoenik ahulena, baina pentsatzen duen kanabera da. Ez da beharrezkoa mundu osoa armatzea bera zapaltzeko; lurrun bat, ur tanta bat, aski dira hura hiltzeko. Baina munduak zapalduko balu ere, gizona bere hiltzailea baino gehiago izango litzateke, badakielako hil egiten dela, eta munduak haren gainean duen abantaila munduak ez du ezagutzen.

BLAISE PASCAL (Clermont, 1623 - Paris, 1662) matematikaria eta filosofoa izan zen. Giza izaera aztertu zuen, gizakia zer den jakin ahal izateko. Naturaren baitakoa zela jakin zuen, bere handian eta bere txikian; bere pentsamenduan eta bere .....
Libro 
15,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Printzea Makiavelo, NikolasVázquez Larrea, Iñaki (sarrera)
Elexpuru Arregi, Juan Martín (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Hemen esan beharra dago printzeak saiatu behar duela bera baino lagun boteretsuagorik inoiz ez adiskide hartzen beste batzuk erasotzerakoan, behar gorrian aurkitu ezean, bederen, goian esan dudan bezala; irabazten badu, haren gatibu geratzen delako. Eta printzeek ez dute inoren menpe egon behar, ahal izanez gero. Veneziarrek frantsesei lagundu zieten Milango dukearen aurka, eta lasai asko egon zitezkeen horrelakorik egin gabe; hondamendia bilatu zuten. Baina laguntzari uko egitea ezinezkoa bada, florentziarrei gertatu zitzaien bezala aita santua eta Espainia beren armadekin Lonbardia erasotzera zihoazenean, orduan printzeak .....
Libro 
9,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Diapsalmata Kierkegaard, SorenCareaga Guzmán, Virginia (sarrera)
Mendizabal Sarasua, Juan Mari (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

NIRE NAHIGABEA NIRE GAZTELUA DA, arranoen habien antzera mendien gailurretan kokatua, hodeien artean; inork ezin dezake erasoz hartu. Bertatik errealitatera jaisten naiz hegan, eta harrapakinari heldu; ez naiz, baina, behean geratzen, etxera eramaten dut harrapakina, eta harrapakin hori nire gazteluko tapizetan bilbatzen dudan irudi bat da. Orduan hildako baten moduan bizi ohi naiz. Bizi izandako guztia ahanzturaren bataioan murgiltzen dut oroitzapenaren eternitatea arte. Denborazkoa den oro, ezusteko oro ahaztua gertatzen da, ezabatua. Orduan agure zahar ileurdin baten modura geratzen naiz, gogoetatsu, eta irudiak esplikatzen .....
Libro 
6,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Página Anterior

Mostrados: 31-40 de 47 resultados

Página 4 de 5

1 2 3 4 5
Página Siguiente