¡Envío gratis!
*Internacional 3,00 € |
Hizkuntza unibertsala dugu matematika, unibertsalena. Zientzia hutsetatik osoena; ospe zabalekoa, baina -maizegi- gaitzetsia: abstraktua, ulertezina, elitista... Ez dago, ordea, matematika baino demokratikoagorik!: «Geometrian, ez da errege-biderik», ihardetsi zion Euklidesek Ptolomeo II.ari, erregeak matematikarako bide laburragoren bat eskatu ziolarik. Inguratzen gaituen horretan barrentzeko modu ahaltsuen eta zorrotzena da matematika. Ederki zekien hori Galileok: «Matematikaren bitartez mintzo da Izadia». Izadiak matematika du adierazpide, eta hura ikasi beharko du, nahitaez, munduaren liburua irakurri nahi duenak. Genetika-lanen sorreraz, bilakabideaz eta etorkizunaz mintzo zaigu François Jacob: «Molekulak, ugalketa eta eboluzioaren brikolajea ditugu hemen hizpide. Ikusiko dugu, orobat, nola diharduten biologoek, nola heltzen dioten ederrari eta egiari, ongiari eta gaizkiari». Genetikaren inguruko azalpen apainen haritik, ordea, munduko gatazka bizien erdira dakar Jacob-ek zientzia. Leporatu ohi zaion hoztasun eta urruntasunetik, giza auzien plazara datorkigu jakintza. Izan ere, hankaz gora jarri ditu aurrerapenak gizartearen hainbat sineste eta balio oso sustraitu, baina gainazpikatze horrek ez du esan nahi, Jacob-en ustez, ..... ![]() Kasu kliniko banatan oinarriturik daude zazpi kontakizun paradoxiko hauek. Giza garunak gobernatzen dituen funtzioen zenbait akats edo matxura nabarmen ikergai, bere neurologo-esperientziatik abiatzen da Sacks doktorea, zorroztasun sakonez eta bihotz samurrez, zuzenean tratatu dituen kasuok bere baitan hausnartu eta guri biziaraztera. Lehenbiziko paradoxa: argi berezia emango digute huts horiek psikearen beteaz. Bigarrena: nolabaiteko akastun diren gizakiok, sanoen aldean dituzten galera edo eskasiekin batera, badituzte maiz, ordainetan, hainbat dohain miresgarri. Hala, pertsona da hemen, bere osotasunean, .....
|