Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
Ciencias Ciencias
Ordenado por:     Libros por página:


GPSa eta abar tresna arruntak diren garai honetan, ezin aproposagoa da ospe handiko liburu honek dakarkigun historia ederra. Erlojugile bat da protagonista nagusia, baina hor ibiliko dira, lehia berean loturik, astronomoak, itsasgizonak, matematikariak eta agintariak, besteak beste. Sari dirutsu bat ere ezarriko da longitudearen kalkulu zehatza ebazten duen lehenarentzat, hartara hain mentura larria izan ez dadin itsasoz bidaiatzea.

Neil Armstrong-ek, ilargiratu zen lehen espazio-nabigatzaileak, honela aurkezten digu atarian liburua:

“Lehenengo garaietako ontzi-kapitainek bazekiten zer esan nahi zuen latitudeak.....
Libro 
15,00 € 


Egungo zientziaren ikergai zirraragarrienetariko bat da Damasiok darabilena: ea nola eratortzen den materia soiletik espiritua esaten zaion hori. Horra gogamena gogoeta sakonean bere izate eta jatorriaz, behaketa zorrotzarekin uztarturik introspekzio ernea. Emozioaren eta arrazoiaren arteko erlazioa da saiakera ospetsu honen gai nagusia. Zehazkiago:

“Garuneko zerk ahalbidetzen die gizakiei arrazionalki jokatzea? Nola funtzionatzen du zer horrek? Ez dut nahi izaten, ahal dela, galdera horiei erantzuteko ahaleginari “arrazionaltasunaren neurobiologia” izena eman, ofizialtasun- eta arrandia-kutsua baitu etiketa horrek. .....
Libro 
20,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 


Nola irauten dute bizirik? Zer trikimailu darabilte arrakasta izateko? Halako galderak bururatzen zaizkigu maiz animalien bizimoduei erreparatzean, baldintza gogorretan aurrera ateratzeko gai direla ikusten dugularik batez ere. Animaliarik arruntena aztertzean ere aurkitu dezakegu zerbait bitxi edo deigarria.

Askotariko animaliak aztertu ondoren, argi gelditzen da nahiko urriak direla erabiltzen dituzten mekanismoak; hala ere, aniztasun zoragarria aurkitzen dugu animalien artean, baldintzen, beharrizanen eta taldearen arabera. Horren adibide dira Animalien aferak izenburupean bildutako istorioak. Bitxitasuna gorabehera, .....
Libro 
20,00 € 
eBook 
6,00 € 
ePub 
6,00 € 


Elementuen Taula Periodikoa mapa bat da, bere gisakoa. Mapa arruntek lurralde bat irudikatzen dutenez, nolakoa da Mendeleiev-en mapa horrek biltzen duena?

Horri erantzutera dator liburu xume hau. Airetik inguratuko gara lehenik, eta oinezko bidaian gero. Aurrena., eskualdeen ikuspegi orokorra izango dugu. Azaletik sakonerantz, barrenduz joango gara lurraldearen osaeran eragina duten kontuetan. Zer ezaugarri aukeratzen dugun, horren arabera aldatuko da maparen itxura. Eskualde bakoitzean zer ekoizten den eta produktuok nola baliatzen diren ere ikusiko dugu.

Alegiazko erreinu horrek antolaera ordenatua du, hots, .....
Libro 
15,00 € 


Saiakera klasiko honetan, Steven Pinker zientzialari kognitibo ezagunak argi kontatzen digu hizkuntzari buruz jakin beharreko guztia: nola funtzionatzen duen, haurrek nola ikasten duten, denboran zehar nola aldatzen den, burmuinak nola prozesatzen duen, eboluzioan nola garatu zen. Umoreaz, jakinduriaz, eta eguneroko adibide jostagarriak erabiliaz, Pinkerrek hizkuntzari buruzko ikerketa zientifikoak azken hamarraldietan aurkitutako guztia bilbatzen du, ideia nagusi baten inguruan: gizakiok dugun sen berezia da hizkuntza, eboluzioak denboraren ibilian gure garunetan zizelkatu duena. Armiarmek amaraunak egiten dituzten antzera egiten .....
Libro 
20,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 


Zertarako matematika? Galdera horren erantzun guztiz pertsonal baina egoki arrazoitua ematen digu Hardyk liburu ospetsu honetan. Argitu dezagun ez garela ari hainbestean matematikaren gizarte-erabilerari buruz, baizik eta norbaitek lana eta bizitza matematikari eskaintzeko arrazoiei buruz: zergatik egiten den inor matematikari, alegia.

Zioen azalpen edo apologia horrek, alderdi pertsonalekin batera, orobat hartzen ditu zenbait gai zabal, matematikaren baliagarritasunetik hasi eta haren estetikaraino. Izenburua, kontuz, engainagarri gerta daiteke: Hardy ez da ari iritzi konbentzionalaren aurrean bere langintza justifikatze.....
Libro 
15,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 


Hainbat pentsaera, bizimodu eta izaera desberdin aurkezten dizkigu hemen Wade Davies antropologoak, kulturen muinak eta landare sakratuak ikertzeko munduan barrena egin dituen bidaiak lokarri hartuta. Egiazko kontakizun zirraragarrien bitartez, gizarteen aniztasunak egun desagertzeko duen arriskua erakusten digu, eta hurbiletik ikustarazten nola galtzen duten herri zaharretako biztanleek beren ohiko bizibidea. Kanadako arktikoan, Afrikar-iparraldeko basamortuetan, Borneo eta Amazonako oihanetan, Orinoko ibaiaren inguruetan, Britainiar Kolunbiako basoetan, edota Haiti uhartean barrena garamatza, gizadiaren ikuspegi osoago bateraino.<.....
Libro 
15,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 


Philip Larkin-ek aipatu zuen poema on bat tipula baten modukoa dela. Kanpotik begiratuta, biak dira erakargarriro leun eta kitzikagarri, eta gero eta leunago eta kitzikagarriago bihurtzen dira ondoz ondoko esanahi-geruzak erantzi ahala.

Zientziaren poesia, nolabait, haren ekuazio bikainetan gorderik dago, eta, liburu honetako saiakerek frogatzen dutenez, ekuazio horiek ere tipulak bezala zuritu daitezke. Ekuazioen edertasuna, jakina, poemena ez bezalakoa da, baina hura ere barrendu daiteke geruzaz geruza.

Ekuazio bikainak, hala, poesia bezain pizgarri dira irudimen prestatu batentzat, eta badute beste .....
Libro 
20,00 € 


Zergatik da hain nahasia klima-aldaketari buruzko debatea? Batzuek diote krisi izugarria ate-joka dugula, besteek, aldiz, klima-aldaketaren aldeko ebidentzia oso ahula dela. Batzuen ustez, berotegi-gasak murrizteko ahaleginek lur jota utziko dute gure ekonomia, besteen iritziz arazoak gehiegizko kosturik gabe konpon daitezke. Ezinezkoa da alde biak zuzen ibiltzea, baina komunikabideek eskaintzen dituzten argibideetatik ez da erraza izaten aldarrikapen kontrajarri hauen funtsa balioestea.

Liburu argi, zehatz eta ulergarri honetan, Dessler eta Parsonek zientzia atmosferikoan eta politikan duten esperientzia konbinatzen .....
Libro 
15,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 


Zer pentsatzen dute animaliek? Zer sentitzen dute? Ba ote dute emoziorik? Haserrea, oinazea, errukia sentitzeko gai al dira? Galdera horien erantzunak eskaintzen dizkizu liburu honek, psikologian, biologia ebolutiboan, neurozientzietan eta zientzia kognitiboan egindako aurkikuntzetan sendo oinarrituta. Zientzia-zabalkundeko liburu gehienek animaliak mutur biotariko batean irudikatzen dituzte: edo antropomorfismoan, animalia-itxurako gizakiak balira bezala, edo inolako sentipenik ez duten izaki mekaniko gisan. Hauser, aditu ospetsua da animalien kognizioaren gaian, eta hainbat alorretako emaitzak darabiltza animalien pentsamendua .....
Libro 
20,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Página Anterior

Mostrados: 11-20 de 26 resultados

Página 2 de 3

1 2 3
Página Siguiente