Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
CC. Sociales y Jurídicas Sociología
Ordenado por:     Libros por página:

Saio politiko eta ekonomiko hautatuak Hume, DavidÁlvarez García, Santiago (sarrera); Iñurrieta Labaien, Iñaki (itz.); Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Gobernu guztietan izaten da barne-lehia, agerikoa edo sekretua, autoritatearen eta askatasunaren artean, eta ez bata ez bestea ez dira inoiz erabat nagusitzen lehia horretan. Askatasunaren sakrifizio handia egin behar da nahitaez gobernu orotan, baina autoritatea ere, askatasuna mugatu arren, inoiz ezin da izan -edo, beharbada, ezein konstituziotan ez luke izan behar- erabatekoa eta kontrolaezina (Gobernuaren jatorriaz saioan).

David Hume (Edinburgo, 1711ko maiatzaren 7a - 1776ko abuztuaren 25a) da, ezbairik gabe, eskoziar Ilustrazioa deritzanaren adierazle nagusia. Haren filosofia-lan nagusiek, enpirismo zorrotzean .....
Libro 
25,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Politika AristotelesUsabiaga Sukia, Iñaki (sarrera/itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Aristoteles, grekoz Άριστοτέλης, K.a. 384tik 322ra bizi izan zen. Platonen ikasle eta Mazedoniako Alexandro Handiaren irakasle izateaz gainera, esperientzia baliatuz, bere garaiko munduaren eta gizartearen azterketa zehatz eta zientifikoa egin zigun arlo guztietan, nola naturarenean hala psikologian, filosofian, artean eta politikan, egungo egunera arte iraun duten sistematizazio harmoniatsuak eskainiz.

Horietako bat dugu hemen, lehen aldiz, euskarara itzultzen dugun Politika. Hiriaren edo gizartearen antolakuntzari buruzko 8 liburu dira: gr. Π&omicr.....

Libro 
28,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Gogoetak. Hiritarren eta estatu gizonaren brebiarioa Montesquieu (Secondat, Charles Louis de)Venturelli, Piero (sarrera)
Juaristi Galdós, Felipe (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Zoriona edo zorigaitza, on edo gaitz ote den, barne-organoak nolakoak diren.

Onean, istripuek, aberastasunek, ohoreek, osasun-kontuek, gaixotasunek ematen edo kentzen dute zoriona. Haatik, gaitzean, istripuek luzatzen edo laburtzen dute zorigaitza.

Zorionaz edo zorigaitzaz mintzatzen garenean, tronpatu egiten gara beti; egoerak aztertzen baititugu, eta ez gizonak. Egoeraren bat ez da sekula zorigaiztokoa izango, baldin eta gustukoa bada; eta, esaten dugunean gizon bat, halako egoeraren batean egonik, zorigaiztokoa dela, ez dugu esan nahi gu ere, dauzkagun organoak edukirik, zorigabekoak izango ginatekeenik .....
Libro 
17,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Página Anterior

Mostrados: 161-163 de 163 resultados

Página 17 de 17

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17