¡Envío gratis!
*Internacional 3,00 € |
Se han obtenido los siguientes resultados con su/s criterio/s de búsqueda:
![]() Histologia ehunen egitura eta haiek gure gorputzaren organoak eratzeko nola antolatzen diren aztertzen duen zientzia da. Osasun-zientzietako unibertsitate-gradu gehienetan oinarrizko diziplinetan prestakuntza ematea aurreikusita dago, Histologia, kasurako, eta arlo hau giza gorputzaren antolaketa eta funtzionamendua aztertzeaz arduratzen da. Testuinguru horretan sortu zen Giza Histologiari buruzko eskuliburu honen lehen edizioa, Odontologiako graduak egiten dituztenei zuzendua. Helburua gaiari buruzko oinarrizko informazioa argi eta zehatz aurkeztea zen. Eskuliburuan ilustrazioak sartu ziren; izan ere, edozein egitura ..... Liburu hau Biomedikuntza arloko ikasle eta profesionalei zuzenduta dago. Histologiak, jakintza-arlo moduan, ehunen egitura du aztergai eta nola antolatzen diren ehun horiek izaki bizidunak eratzeko. Liburu honetan, giza gorputzaren aparatu eta sistemetako organo bakoitzaren ehunen antolakuntza azaltzen da. Bertan, itxura eta forma morfologikoen deskribapenaz haratago, beste jakintza-arlo batzuekin erlazionatzen dira egitura histologikoak, hala nola Biologia, Fisiologia, Anatomia edota Patologiarekin. Giza histologia orokorra liburuaren jarraipena den honek azalpenak ezinbestekoak diren kolorezko irudiekin osatzen ..... ![]() Liburu hau Medikuntza, Odontologia, Fisioterapia, Erizaintza eta, oro har, Biomedikuntza arloko ikasle eta irakasleei zuzenduta dago. Giza histologia oinarri hartuta, gizakia osatzen duten ehun nagusiak deskribatzen dira. Baina Histologiarako hurbilketa hau ez da egiten soilik ikuspegi deskriptibo batetik. Histologiaren deskripzioan esaten den moduan, arlo horretan ehunen egitura mikroskopikoa, garapena eta funtzioak ikasten dira. Hortaz, kapitulu guztietan Medikuntzaren beste arlo batzuekin uztartzen dira deskribapen histologikoak, hala nola Zelulen Biologia, Biokimika, Fisiologia eta Patologiarekin. Histologiaren .....
|
|