|
¡Envío gratis!
*Internacional 3,00 € |
SERIES >> Literatura Vasca
Mikrofikzioa garaiko literatur genero esanguratsua dugu. Fernando Valls irakasleak liburu honetan gogoratzen duenez, «Laburra izatea ezinbesteko ezaugarria da, egituraren zehaztasun eta laburtasun zorrotzenaren ondorioa. Genero literario guztietan erabiltzen den elipsia mikrokontakizunean muturrera eramaten da». Horrek irakurlearen arreta eskatzen ..... 2018 eta 2022 urteen bitartean egoera nabarmen bik aldatu zuten euskal literaturaren panorama. Bost deialdiko epe horretan euskal emakume idazleek lau aldiz irabazi zuten sorkuntzako Euskadi Saria: Eider Rodriguezek, Irati Elorrietak, Karmele Jaiok eta Uxue Apaolazak. Era berean eta garai berberean eragina sarietatik itzulpenetara zabaldu zen, eta egile horien kontakizun lanek zein Katixa Agirrerenak, gazteleraz ere arrakasta lortu ..... Euskal eleberrigintzaren historian gai kanonikoa izan da 1936ko Gerra, batez ere 90eko hamarkadatik gaur eguneraino; alabaina, hari buruzko diskurtso literarioak aldatuz joan dira urteetan zehar. Unean uneko imajinario kolektiboaren eta memoria-politiken eraginak nabari dira, eta euskal literatur sistemaren joerek ere ekarri dituzte aldaketak gertakari hura irudikatzeko moduetan. Liburu honek gerrari buruzko narrazioetako erdiguneko eta ertzetako ikuspegiak azaleratzea du helburutzat...... Euskal sistema literarioa sistema ahula dela esan ohi da, baina azken urteetan inguruan ditugun eta hizkuntza handiek baliatzen dituzten sistemek izandako garapenaren antzeko eboluzioa lortu du literatura-testuen moldeen, gaien edo generoen alderdian. Eta ez da ohikoa izan gure historian zehar. ..... Berebaitaraturik dago ume kozkor bat Oiartzungo plazan Xalbadorren bertso batzuk entzuten. Jendetza bildu da, eta sekulako errespetuz entzuten dute denek. Afaldu aurretik lekuonatarrenean izan da, Tiburtzik kantatutako bertso zaharrez gozatzen. Ahozkotasunaren putzutik edatearen poderioz iturri bihurtu da Lete, eta orain bera da bertsoak idazten diharduena. Azken hatsarekin kantatu du Xalbadorrek bere bertsorik sakonena, eta Letek agur eresi bat idazteko bulkada sentitu du. Handik egun batzuetara agertu da plazara, gitarra eskutan. Berebaitaraturik dago ume kozkor bat Leten bertso batzuk ..... Mens sana in corpore sano erromatar garaietatik datorkigun esaera zaharra Juvenalen poema satiriko batetatik aterata dago. Garai hartako erromatar kulturak balio handia ematen zion heziketa intelektualari, espiritualari eta, dudarik gabe, gorputz heziketari. Planteamendu honen atzean dagoen filosofiak erakusten du gure gorputza aberastu behar dugula, baina baita gure burua ere. Eta zergatik ez dugu aldi berean egiten? Hori da "Egungo euskal literatura eta futbola" obraren bigarren ale honen ..... Lauaxeta euskal poeta ezagun eta estimatua da. Oraindik bere nortasuna erdi-ilun geratzen zaigu: hala nola heriotza-zigorreraino eraman zuten bere militantzia erlijioso eta politikoaren oinarria, adarkadura eta ..... XIX. mendearen erdi aldean sortua izan arren, polizia- eta krimen-literaturak ez du gaurkotasunik ez osperik galdu. Hain zuzen ere, bere burua etengabe berritzen jakin duelako, hasierako enigma nobelagintzatik “eleberri beltza” izenez ezagutzen dugunaren askotariko aldaeretara, eta are herrialdean herrialdeko ezaugarri berezietara...... Literatura eta futbola bi errealitate kontrajarritzat har badaitezke ere, asko dira baieztapen horrek errealitatearekin zerikusirik ez duela erakusten diguten adibideak. Athletic Club Fundazioak «Letrak eta Futbola» ekitaldiaren inguruan urtero egiten dituen ekimenek agerian uzten dute ez direla bi mundu desberdin, elkarrekin bizi direla eta elkarri esateko asko dutela (www.letrasyfutbol.com). Hainbat futbol-kategoriatan irakurketaklubak daude, idazketaren munduan lehen urratsak ematera animatu diren jokalariak, klubek irakurketaren sustapenean duten zereginari buruzko eztabaidak antolatu dira... Gaur egun futbolak masak mugitzen ditu, gure inguruan gehien hitz egiten den gaietako bat da, eta pertsona desberdinen arteko loturak sortzen ditu eta horrek merezi du bere tokia literaturaren ikerketen esparruan...... Bete-betean asmatzen dutenean, abestiek, liburuek, koadroek, pelikulek, bertsoek… gu liluratzeko ahalmen ikaragarria dute. Instant batean gertatzen da, beren sarean kateatuta gelditzen gara, baina hori izerbegaren punta baino ez da. Liluraren oinarriak ikusezinak dira gehienetan. Gustua eraiki egiten da/digute/dugu, ertz asko dituen prozesu konplexu batean. Beraz, kultura globalizatuaren garaian ba al dago erraldoia ez denarentzat tokirik? Badago, bai. Nekez, ordea, beren espazioak ez dauzkaten kultur adierazpideentzat. Erronka horri bertsolaritzak nola aurre egin dion aztertu dugu. Inertziak apaingarri folkloriko izatera zeraman, museoetan dodo baten antzera zonbi izatera. Baina bere testuinguru singlean, indarberritu egin da. Inertziaren kontra. Espero zitekeenaren kontra. Bertsolaritzak eraiki duen proiektu eraldatzaile horretan, lilura ekoizteko gakoak zeintzuk diren azaldu nahi izan dugu liburu honetan, baita ahuluneak eta erronkak zeintzuk dituen .....
|
|