|
¡Envío gratis!
*Internacional 3,00 € |
CC. Sociales y Jurídicas Derecho
Zuzenbide zibila. Oinordetza Imaz Zubiaur, Leire (zuz.); Atxutegi Gutiérrez, Jon (koor.)Alkorta Idiakez, Itziar; Arakistain Arriola, Maitena; Atxutegi Gutierrez, Jon; Beriain Flores, Irantzu; Briones Aramendi, Izaro; Imaz Zubiaur, Leire; Landa Reza, Idoia; Sagarzazu Izeta, Iñaki «Mortis causa» oinordetza Zuzenbide Zibilaren atal zirraragarri bezain teknikoa da. Pertsona fisiko oro hiltzean irekitzen da oinordetza, eta hark hainbat etapa igarotzen ditu, hildakoaren oinordekoek dagozkien ondasunak eskuratu arte. Prozesu horrek izan ditzakeen protagonistak eta haien eskubide zein betebeharrak xehetasunez aztertzea du helburu esku artean duzuen eskuliburu honek. Oinordetza Zuzenbideak ez du jasan, mendeetan zehar, Familia Zuzenbideak jasan duen tamainako aldaketarik. Hori bai, alde nabarmenak erakutsi ditu jatorrizko lurralde-eremuaren arabera. Oso bestelakoak dira Erromatar Zuzenbidetik Espainiako Kode Zibilera heldu den oinordetza-sistema eta Germaniar Zuzenbideetatik gertuago egon diren Pirinioetako lurraldeetan indarrean daudenak. Ez gara, hortaz, araudi-aniztasun soil bati buruz ari: Estatuan dagoen legeria-mapa oparoak zazpi oinordetza-araudi ezberdin jartzen ditu, egun, mahai gainean. Oinordetza-prozedura jakin bakoitzari aplikagarria zaion legeria zein den ebaztea ez da, maiz, kontu .....
Espainiako Konstituzioa. 2. edizio eguneratua / Constitución Española. 2.ª edición actualizada Ugartemendia Ezeizabarrena, Juan Inazio; Zelaia Garagarza, Maite (koord.)Petrirena Altzuguren, Patxi (itz.); Compains Silva, Eneko; Zelaia Garagarza, Maite (beg. tek.); Roque Egusquiza, Iñigo; Leturia Navaroa, Ana (bildumaren koor.) Euskararen erabilera juridikoaren garapena gure hizkuntzaren normalizazio- prozesuaren funtsezko gakoa da. Espainiako Konstituzioa Estatuaren sistema juridikoaren gailurrean kokatzen da, Europar Batasuneko gainontzeko Estatu kideen konstituzioen pare. Haren xedapenek lege-esparru osoaren oinarria ezartzen dute Estatu osoan. Horregatik, beharrezkoa da testu eguneratua euskaraz izatea. Espainiako Konstituzioaren berrargitalpen honek Konstituzioak azken urteotan izan dituen bi erreformei dagozkien itzulpenak biltzen ditu, testu konstituzionalaren eguneratze horiek euskaraz ere albait lasterren jasotzeko asmoz. Bi erreformen bidez aldatutako artikuluak eguneratuta eskaintzen dira, euskararen egiturari eta lexikoari leial zaizkiola .....
Zuzenbide zibila. Familia Imaz Zubiaur, Leire (zuz.); Atxutegi Gutiérrez, Jon (koor.)Alkorta Idiakez, Itziar; Arakistain Arriola, Maitena; Atxutegi Gutierrez, Jon; Beriain Flores, Irantzu; Briones Aramendi, Izaro; Imaz Zubiaur, Leire; Landa Reza, Idoia; Sagarzazu Izeta, Iñaki Aurkezten dugun Familia Zuzenbidearen eskuliburuak planteamendu desberdina du ikasleek liburu-dendetako edo liburutegietako apaletan aurkituko dituzten Familia Zuzenbidearen gainerako eskuliburuekin alderatuta. Egin dugunontzat ez dago familia kontzeptu bakar bat (tradizioz, ezkontzazkoa), baizik eta aterki beraren aurrean gaude, hagaxka ezberdinek eutsita. Familia batzuk bi pertsonen artean sortzen dira, sexu berekoak edo desberdinekoak izan, Kode Zibilak dioenez; baina inklusiboagoa litzateke esatea «sexuaren markatzailea edozein dela ere». Bikote batzuek erabakitzen dute beren familia-batasuna formalizatzea —ezkontzaren bidez edo bikoteen erregistro batean izena emanda—; beste batzuek, berriz, nahiago dute formalismorik ez betetzea; guraso bakarreko familiak ere badaude, guraso batek eta haren ondorengoek osatuak, ahaidetasun zabalenean errotzen diren familia-loturak dauden bezala —aitona-amonak eta bilobak, osaba-izebak eta ilobak, edota anai-arrebak, besteak ..... Esta obra tiene por objeto el análisis de la constitucionalidad y legalidad del arbitraje público obligatorio del artículo 82.3 de la Ley del Estatuto de los Trabajadores impuesto por la Reforma Laboral de 2012 (Ley 3/2012, de 6 de julio, de medidas urgentes para la reforma del mercado laboral), ante el fracaso del proceso de negociación colectiva .....
Lecciones de Derecho de Contratos Mercantiles. 2ª edición Leiñena Mendizábal, Elena; Martín Osante, José Manuel (coords.)Emparanza Sobejano, Alberto; Iráculis Arregui, Nerea; Leiñena Mendizábal, Elena; Martín Osante, José Manuel; Martínez Balmaseda, Arantza; Pérez Moriones, Aránzazu; Villafáñez Pérez, Itziar; Zurimendi Isla, Aitor Este manual, elaborado por varios docentes de la UPV/EHU, recoge los contenidos esenciales de la materia de Derecho de Contratos Mercantiles que el alumnado de grado universitario del ámbito jurídico debe conocer. La obra ofrece una exposición concisa, clara y rigurosa del Derecho de Contratos Mercantiles con un propósito esencialmente docente, orientado a ayudar al alumnado universitario en la adquisición de las nociones jurídicas esenciales sobre los contratos mercantiles......
Informe sobre la situación en las cárceles vascas. Un estudio sobre la "calidad de vida en prisión" de las personas internas y el personal penitenciario Garro Carrera, Enara; Landa Gorostiza, Jon Mirena (dirs.)Anderez Belategi, Mikel; Gordon Benito, Íñigo (coords.); Bikandi Eskutza, Aitor; Etxeberria Bereziartua, Eneko; Gaztelumendi Caballero, Bertha; Martín Silva, Uxue Este libro presenta un riguroso estudio sobre la calidad de vida en las prisiones vascas. Basada en la fórmula desarrollada por la Universidad de Cambridge, emplea un instrumento de medición estandarizado y validado internacionalmente (MQPL ) adaptado al contexto de la CAPV, y aplicado en los centros de Zaballa (Araba), Basauri (Bizkaia) y Martutene (Gipuzkoa). Es el primer estudio de este tipo tras la transferencia de competencias penitenciarias, un diagnóstico inicial del modelo autonómico vasco que informa sobre la percepción de la calidad de vida en prisión por las personas internas y el personal penitenciario, en base a dimensiones como la seguridad, la organización, las relaciones interpersonales, la reinserción de las personas presas y el bienestar laboral del .....
Nazioarteko Zuzenbide Pribatua. Oinarrizko zenbait arau – Derecho Internacional Privado. Algunas normas básicas Otaegui Aizpurua, IdoiaAldasoro Katarain, Irene (itz.); Ezeiza Ramos, Joseba; Leturia Navaroa, Ana (bildumaren koor.) Ale honetan, Legeak-Leyes bildumaren irakurleak aurkituko ditu nazioarteko zuzenbide pribatuaren arloan dauden oinarrizko arauen artetik hautatutako erregelamendu batzuk. Erregelamenduak europar zuzenbidean jatorria duten arauak diren heinean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako ordenamenduen parte dira, eta nazioarteko egoera pribatuetan eragin zuzena dute. Jakina da azkeneko hamarkadetan nazioarteko egoera pribatuak nabarmen ugaritu direla, eta, horiekin batera, harreman horietatik sortutako arazo juridikoak ere bai. Arazo ugari horiei erantzun bateratu bat emateko asmotan, Europar Batasuneko erakundeek erregelamenduak egiten dituzte, eta nazioarteko zuzenbide pribatuaren esparruari etengabe gehitzen ari zaizkio arau .....
Lecciones de Derecho de la Insolvencia Meijomil González, Andrea; Villafáñez Pérez, Itziar (coords.)Basoredo Otzerinjauregi, Irati; Emparanza Sobejano, Alberto; Iráculis Arregui, Nerea; Leiñena Mendizabal, Elena; Martín Osante, José Manuel; Pérez Moriones, Aránzazu Este manual, elaborado por varios docentes de la UPV/EHU, recoge los contenidos esenciales de la materia de Derecho de la Insolvencia que el alumnado de grado universitario del ámbito jurídico debe conocer. La obra ofrece una exposición concisa, clara y rigurosa del derecho de la insolvencia con un propósito esencialmente docente, orientado a ayudar al alumnado universitario en la adquisición de las nociones jurídicas esenciales del derecho concursal y preconcursal......
Zuzenbide zibila. Eskubide errealak eta Jabetza Erregistroa Imaz Zubiaur, Leire (zuz.); Atxutegi Gutiérrez, Jon (koor.)Alkorta Idiakez, Itziar; Arakistain Arriola, Maitena; Beriain Flores, Irantzu; Briones Aramendi, Izaro; Ezquerro Iraeta, Oihana; Karrera Egialde, Mikel; Landa Reza, Idoia; Rodríguez Elorrieta, Naiara; Sagarzazu Izeta, Iñaki Jabetzaren eta eskubide errealen inguruan gogoeta ugari eta eztabaida sakonak egin badaitezke ere, lasai egon. Guk, hemen, ez ditugu aztertuko xehetasun, eztabaida, doktrina edo erakunde juridiko konplexu asko. Hala, burutazio horiek saihestuz, funtsezkoena azpimarratu eta azaldu ahal izango dugu, “non multa sed multum” esaera klasikoaren arabera, hori delako behar bezain hezigarria den eskuliburu bat egiteko modu bakarra: gauza asko azaldu partez, ezagutza sendoa sustraitzea. Tradizioaren mezua argia da: benetako kulturak gehiago oinarritu behar du kalitatean eta sakontasunean, gaien kantitatean eta aniztasun sakabanatuan baino. Horregatik, hain zuzen, asko (tentuz) irakurri behar da, ez irakurgai asko (“multum legendum esse non multa”). Lelo horrek indarrean jarraitzen du oraindik: ondo egiaztatutako ikasketa-plan bat izan behar da, ez sakabanatua (non multa), baizik eta kontzentratua eta intentsitatez zehaztua (“sed .....
Zuzenbide zibila. Obligazioak, kontratuaren teoria orokorra eta kontratuak Imaz Zubiaur, Leire (zuz.); Atxutegi Gutiérrez, Jon (koor.)Alkorta Idiakez, Itziar; Arakistain Arriola, Maitena; Beriain Flores, Irantzu; Briones Aramendi, Izaro; Ezquerro Iraeta, Oihana; Karrera Egialde, Mikel; Landa Reza, Idoia; Rodríguez Elorrieta, Naiara; Sagarzazu Izeta, Iñaki Zergatik da hain garrantzitsua gure hizkuntzan Zuzenbide Zibilari buruzko eskuliburu bat izatea? Hezkuntza-materialak sortzeak euskara sustatzen eta normalizatzen laguntzen du. Euskararen Aholku Batzordeak «XXI. mende hasierako hizkuntza politikarako oinarriak: itun berritu baterantz» bere dokumentuan azpimarratzen duen bezala: euskarazko hezkuntza-materialak sortzea funtsezkoa da hizkuntza indartzeko eta euskal ikasleentzat hezkuntza inklusiboa eta garrantzitsua bermatzeko......
|
|