Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
Ciencias Matemáticas
Ordenado por:     Libros por página:


Ekuazio diferentzialak funtzioak eta haien deribatuak erlazionatzen dituzten ekuazio matematikoak dira. Ezezagunak aldagai bateko funtzioak badira, ekuazio diferentzialak arruntak direla esaten da; aldiz, ezezagunak aldagai anitzeko funtzioak badira deribatu partzialetako ekuazioak ditugu.

Liburu honetan jorratzen diren gaiak Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika graduko Ekuazio diferentzialak irakasgaiaren programa jarraituz aukeratu dira, baina testua lagungarria izan daiteke beste zenbait ikasketetan.


The International Workshop on Statistical Modelling (IWSM) is a reference workshop in promoting statistical modelling, applications of statistics for researchers, academics and industrialist in a broad sense. Unfortunately, the global COVID-19 pandemic has not allowed holding the 35th edition of the IWSM in Bilbao in July 2020. Despite the situation and following the spirit of the Workshop and the Statistical Modelling Society, we are delighted to bring you the proceedings book of extended abstracts.


Ekuazio diferentzialak erabiltzen dira gure inguruneko hainbat fenomeno deskribatzeko. Ekuazio diferentzialetan funtzio ezezagun baten aldaketak (hau da, deribatuak) agertzen dira, eta helburua izaten da ekuazioa betetzen duen funtzioa aurkitzea. Beren konplexutasuna dela eta, gehienetan, ez da posible izaten emaitza zehatza edo analitikoa kalkulatzea. Ondorioz, metodo matematiko ugari sortu izan dira ekuazio diferentzialen emaitza hurbilduak alkulatzeko. Metodo horiei zenbakizko metodo deritze, eta lan honetan horietako batzuk aztertu eta landu dira.


Problemak ebazteko gaitasuna matematika-gaitasunaren adierazle nagusia da. Liburu honek, bereziki, Lehen Hezkuntzako irakaslegaiei lagundu nahi die zenbaitetan malkartsuxeak diren aritmetika nahiz aljebraren eremuetako problemagitza-bideetan barna. Lan honen izan-nahia ezinbestekoa eta ezin praktikoagoa da, gure ustean: oinarrizko problema ebatzien eta pausoz pauso azalduen bilduma baituzu esku artean, irakurle. Esan nahi baita, ezer gutxi da teknika heuristikoak buruz jakitea horiek praktikan nola gauzatu ez badakigu, edo ebatzitako problema eredugarrien corpus mardulxerik ez badugu eskura, edo geuk gerok problema bat ebatzi .....
Libro 
15,00 € 
eBook 
8,00 € 


Eskuan duzun liburua Kalkulua irakasgaiari dagozkion ariketa ebatzien liburua da. Liburua Donostiako Informatika Fakultateko ikasketetan ematen den izen bereko irakasgaian oinarrituta dago; hala ere, beste zientzietan izen berarekin edo beste batekin ematen diren antzeko irakasgaietarako ere egokia izan daitekeela uste dugu; izan ere, Kalkulua irakasgaia Analisi Matematikoa irakasgaiaren jarraipena da eta liburu honetan ebazten diren ariketak Analisi Matematikoko kontzeptu klasiko zabalei dagozkie.

Ahalegin berezia egin dugu ariketen ebazpenen urrats garrantzitsuenak argudiatzeko, bai ikuspuntu teorikotik bai ikuspuntu .....
Libro 
23,50 € 
eBook 
13,00 € 


Aljebra linealeko testuliburu hau matematikako graduko zein graduondoko ikasleei zuzendua dago. Liburu honetan hartutako hurbilketa berritzailean, amaierarako utzi dira determinanteak; arretagunea aljebra linealaren xede nagusian jarri da: dimentsio finitua duten bektore-espazioetako eragile linealen egitura ulertzea. Egileak ohi baino arreta handiagoa hartu du kontzeptuak nondik datozen azaltzen eta frogak sinplifikatzen. Kapitulu guztietan ariketa interesgarriak daude ikasleei aljebra linealeko objektuak ulertzen eta erabiltzen laguntzeko.

Ez da beharrezkoa ezagutza berezia edukitzea, baina bai heldutasun matematiko .....
Libro 
22,00 € 


Zalantza barik, arlo anitzetan agertzen den interes handiko irakasgaia da Estatistika. Are gehiago, jakintza-arlo guztietan hartzen da aintzat: Zientziak, Osasun Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Giza Zientziak, hain zuzen ere.

Gaur egun, gauza jakina da ezinbestekoa dela softwarea erabiltzea heziketa-prozesuan. Ikasmaterial honetan, Estatistika lantzeko hamazazpi praktika adierazten dira R programaren bidez. R da analisi estatistiko eta grafikoetara bideraturiko programa eta programazio-hizkuntza. Proiektua irekia eta doan banatzen dena da (GNU General Public Licence deritzon .....


Analisi konplexua aldagai konplexuko funtzioen azterketa da. Funtzio errealen kalkulu diferentziala eta integrala funtzio konplexuetarako egokitzea da analisi konplexuaren helburua.

Testu honen lehen gaian, zenbaki konplexuen oinarrizko definizioak eta propietateak agertzen dira. Bigarren gaian hasten da funtzio konplexuen azterketa. Jarraitutasuna eta deribagarritasuna kontuan hartuta, lehena planoko funtzio errealen bezalakoa dela ikusten da, baina bigarrenak betebehar handiagoa eskatzen die funtzio konplexuei. Horrela, funtzio deribagarriek (holomorfoak edo analitikoak deitzen dira hemen) izaera berezia izango dute. .....


Aurkibidea:

I) Konbinatoria:
1. Oinarrizko konbinatoria.
2. Konbinazio-identitateak.
3. Funtzio sortzaileak eta errepikapenak.
4. Zenbait zenbaki-familia garrantzitsu.

II) Grafo-teoria:
5. Grafo-teoria.

III) Ariketak:
A. Zenbait ariketaren ebazpenak.
B. Ariketen zenbakizko soluzioak.

IV) Bibliografia.


El presente trabajo trata de proporcionar, a los alumnos del Título de Grado de Maestro de Educación Primaria, un instrumento con el que poder completar los contenidos que se exigen en la asignatura de Matemáticas y su Didáctica I.

Es ésta una asignatura cuatrimestral, de 6 créditos ECTS, situada en el primer año de los estudios de Grado, que tendrá su continuidad en la asignatura de Matemáticas y su Didáctica II, del tercer año y asignada al Área de Conocimiento de Didáctica de la Matemática.

Comprende tres grandes apartados. En el primero, “aspectos generales de las matemáticas”, se hará un recorrido .....

Mostrados: 1-10 de 37 resultados

Página 1 de 4

1 2 3 4
Página Siguiente