Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
COLECCIONES >> Filosofía >> Limes

Quaderni del carcereren antologia I. Materialismo historikoa, zientzia modernoa eta Benedetto Croceren filosofia Gramsci, AntonioFrosini, Fabio (sarrera); Begiristain Goiburu, Unai; Jauregi Aiestaran, Saroi (itz.); Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Antonio Gramsci (Ales, Sardinia, 1891–Erroma, 1937), politikari sozialista, hizkuntzalari gisa trebatu zen Turingo Unibertsitatean. Ikasketak utzi, eta kazetari aritu zen 1914tik aurrera, eta protagonista gisa esku hartu zuen Italiako «biurteko gorri» iraultzailean, 1919-20 bitartean. 1921ean, Italiako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen, zeinaren idazkari bihurtu baitzen ondoren. 1922-26 artean, Internazional Komunistako buruzagi gailenen artean jardun zuen. Erregimen faxistak 1926an kartzelaratu zuen, eta, hil zenean (1937), ohar sorta mardul bat utzi zuen, zeinak Quaderni del carcere (Kartzelako koadernoak) .....
Libro 
28,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Utilitarismoa Mill, John StuartAltuna Lizaso, Belén (sarrera); Pikabea Loinaz, Belén; Santamaría Urkaregi, Idoia (itz.); Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

John Stuart Mill (Londres, 1806 – Avignon, 1873) filosofoa, politikaria eta ekonomialaria Utilitarismoa deitzen den korronte filosofikoaren pentsalari gorena izan zen. Korrontearen sortzailea Jeremy Bentham (1748-1832) izan bazen ere, Millek landu zuen modu aberatsenean, liburu honetan ikus daitekeen moduan. Gizartearen hobekuntzarako eta ahalik eta jende gehienaren zoriona bultzatzeko asmoari eutsiz, hainbat erreforma sustatu zituen Millek: ordezkapenezko demokrazia liberalaren alde (“Ordezkapenezko gobernuari buruzko gogoetak”), askatasun pertsonalaren defentsa sutsua (“Askatasunaz”), edo emakumeen sufragioaren eta berdintasunaren.....
Libro 
14,00 € 
ePub 
6,00 € 

Robespierreren lan hautatuak Robespierre, MaximilienForce, Pierre (sarrera); Bereau Baleztena, Irati (itz.); Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Maximilien Robespierre (Arras-en jaioa 1758ko maiatzaren 7an – gillotinan hila Parisen 1794ko uztailaren 28an) Frantziako Iraultzaren garai erradikalenaren eragile nagusietakoa izan zen, Terrorearen garaiarena, hau da, askatasuna eta berdintasuna defendatzearren herriaren izenean egindako diktadurarena. Robespierreren pentsaera politikoaren muinean, borondate orokorraren kontzeptua dago, Rousseauk Gizarte Hitzarmenean definitzen duen gisan: herriaren borondatea ona da definizioz, nahiz eta balitekeen herriak huts egitea zer interes dituen erabakitzean. Hori dela-eta honako galdera hau: zein da borondate orokorra konprenitzeko .....
Libro 
20,00 € 
ePub 
6,00 € 

Florentziako gobernuaz solasean Guicciardini, FrancescoAdot Lerga, Álvaro (sarrera); Elexpuru Arregi, Juan Martín (itz.); Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Francesco Guicciardini (Florentzia 1483, martxoak 6 – Arcetri 1540, maiatzak 22) Italiako bizitza politiko zalapartatsu eta konplexuaren protagonista izan zen XVI. mendearen lehen erdian, batez ere Medici familia indartsuaren baitan eta zerbitzuan buruturiko lan politikoagatik. Humanitate eta Zuzenbide ikasketez jantzia, Europak garai hartan izandako pentsalari politiko inportanteenetarikotzat jotzen da bere idatzietan aurkitzen dugun “modernotasunagatik”. Honetaz gain, nabarmentzekoa da historiaren azterketari ematen dion garrantzia, metodologia modernoz ikertzen baitu, garaiko kronistak oso bestelako bideetatik zebiltzan .....
Libro 
20,00 € 
ePub 
6,00 € 

Saio politiko eta ekonomiko hautatuak Hume, DavidÁlvarez García, Santiago (sarrera); Iñurrieta Labaien, Iñaki (itz.); Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Gobernu guztietan izaten da barne-lehia, agerikoa edo sekretua, autoritatearen eta askatasunaren artean, eta ez bata ez bestea ez dira inoiz erabat nagusitzen lehia horretan. Askatasunaren sakrifizio handia egin behar da nahitaez gobernu orotan, baina autoritatea ere, askatasuna mugatu arren, inoiz ezin da izan -edo, beharbada, ezein konstituziotan ez luke izan behar- erabatekoa eta kontrolaezina (Gobernuaren jatorriaz saioan).

David Hume (Edinburgo, 1711ko maiatzaren 7a - 1776ko abuztuaren 25a) da, ezbairik gabe, eskoziar Ilustrazioa deritzanaren adierazle nagusia. Haren filosofia-lan nagusiek, enpirismo zorrotzean .....
Libro 
25,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Politika AristotelesUsabiaga Sukia, Iñaki (sarrera/itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Aristoteles, grekoz Άριστοτέλης, K.a. 384tik 322ra bizi izan zen. Platonen ikasle eta Mazedoniako Alexandro Handiaren irakasle izateaz gainera, esperientzia baliatuz, bere garaiko munduaren eta gizartearen azterketa zehatz eta zientifikoa egin zigun arlo guztietan, nola naturarenean hala psikologian, filosofian, artean eta politikan, egungo egunera arte iraun duten sistematizazio harmoniatsuak eskainiz.

Horietako bat dugu hemen, lehen aldiz, euskarara itzultzen dugun Politika. Hiriaren edo gizartearen antolakuntzari buruzko 8 liburu dira: gr. Π&omicr.....

Libro 
28,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Gogoetak. Hiritarren eta estatu gizonaren brebiarioa Montesquieu (Secondat, Charles Louis de)Venturelli, Piero (sarrera)
Juaristi Galdós, Felipe (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Zoriona edo zorigaitza, on edo gaitz ote den, barne-organoak nolakoak diren.

Onean, istripuek, aberastasunek, ohoreek, osasun-kontuek, gaixotasunek ematen edo kentzen dute zoriona. Haatik, gaitzean, istripuek luzatzen edo laburtzen dute zorigaitza.

Zorionaz edo zorigaitzaz mintzatzen garenean, tronpatu egiten gara beti; egoerak aztertzen baititugu, eta ez gizonak. Egoeraren bat ez da sekula zorigaiztokoa izango, baldin eta gustukoa bada; eta, esaten dugunean gizon bat, halako egoeraren batean egonik, zorigaiztokoa dela, ez dugu esan nahi gu ere, dauzkagun organoak edukirik, zorigabekoak izango ginatekeenik .....
Libro 
17,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Antzinako Erregimena eta Iraultza Tocqueville, Alexis deHermosa Andújar, Antonio (sarrera)
Bereau Baleztena, Irati; Barandiaran, Sagrario (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Aristokraziarik ez dagoen gizarteetan -edo aristokrazia izatea ezinezkoa den gizarteetan-, askatasunak soilik egin diezaieke aurre modu eraginkorrean halako gizarteen berezko akatsei, askatasunak soilik geldiaraz dezake halako gizarteen gainbehera. Libertateak baino ezin ditu herritarrak atera haien independentziak berak dakarkien isolamendutik; askatasunak baino ezin ditu behartu elkarrengana hurbiltzera; hark baino ezin ditu batu, afera komunetan elkar hartzeko, elkar konbentzitzeko eta elkarri atsegin egiteko beharra izan dezaten. Askatasunak bakarrik aska ditzake herritarrak dirua gurtzeko beharretik eta haien arazo .....
Libro 
24,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Tratatu politikoa Spinoza, BaruchPeña Echeverría, Javier (sarrera)
Ezkiaga Lasa, Patxi (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

«… izan ere, egoera naturalean gizonik boteretsuena arrazoiaren gidaritzapean diharduena den bezala, era berean, arrazoiak fundatu eta zuzendutako gizartea da boteretsuena eta autonomoena. Hain zuzen ere, buru batek bakarrik zuzendutako jendetzaren boterearen arabera erabakitzen da gizartearen eskubidea.»

BARUCH SPINOZAK (1632-1677) filosofia original eta eraldatzailea eraiki zuen, gizakia eta natura ikuspegi razionalista batetik begiratzen duena, aurreiritziei, tradizioari edota sinesmen arruntei amore eman gabe. Haren Etikak, une berean, ontologia determinista eta materialista adierazten du, antropologia .....
Libro 
19,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Virginiako Estatuari buruzko oharrak Jefferson, ThomasMäiz Suárez, Ramón (sarrera)
Iñurrieta Labayen, Iñaki (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Virginiako estatuari buruzko oharrak da Thomas Jeffersonek argitaratu zuen liburu bakarra. Hainbat eta hainbat gutun, Estatu-paper, bi konstituzio eta dozenaka legeren egile bada ere, idazlan honetan zehaztuko du bere pentsaera politikoa -jatorriz, galdetegi bati emandako erantzun multzo gisa osatua izan arren-, hain modu koherente, sistematiko eta pertsonalean zehaztu ere, non, handik urte askora (1826an) aitortuko duenez, denboraren joanak ez baitu “aldatu printzipio bakar bat ere” han aldezten disuenen artean.

Jefferson 1780an hasi zen idazten testua, eta 1782an amaitu zuen; 1784an eman zuen argitara, frantsesez.....
Libro 
18,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 

Mostrados: 1-10 de 28 resultados

Página 1 de 3

1 2 3
Página Siguiente