Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
COLECCIONES >> Arte >> Mikel Laboa Katedra bilduma
Ordenado por:     Libros por página:


Gaur egungo euskal kultur sistema ulertu ahal izateko ezinbertzekoa da euskal baliabide sinboliko garaikideak bilakatu ziren garaiari erreparatzea: 60 eta 70ei. Hala, euskal komunitateak bizi izan duen azken kultur birmoldaketa nagusia ulertu nahian idatzitako lana da esku artean duzuna. Horretarako, euskal baliabide sinbolikoak landu dira euskal komunitatearen garapenarekiko elkarrekikotasunean. Horregatik, baliabide sinbolikoen azterketarako E. Cassirer, P. Bourdieu eta J.B. Thompson baliagarri izan badira ere, komunitatea izan da ardatz; horiek horrela, etnosinbolismoa hautatu da tresna teorikotzat, A.D. Smith eta M. Guibernau .....
Libro 
22,00 € 


Itzulera omen da marinel eta arrantzaleek gogoan dutena itsasoratzen direnean. Herri eta familia arrantzale batean jaiotako idazlea dugu Kirmen Uribe (1970), Bizkaiko kostan, Ondarroan, hain zuzen, eta kresal usaina erraietan daramala esango genuke. Horregatik dira etengabeak haren obran itsasoratzeak, bere herriko marinel eta arrantzaleen antzera, urruntzeak itzultzearen promesa daramalako berekin.

Esku artean duzuna Kirmen Uriberen obra literarioari buruzko ikerlanez osatutako liburua da. Helburua euskal idazlearen literaturak eragin dituen hausnarketak eta analisiak biltzea izan dugu, eta literatur genero desberdineta.....
Libro 
14,00 € 


Hogeita hamar urte pasatxo dira euskal prentsako pertsonaia umoristiko famatuena jaio zenetik: Antton Olariagaren Zakilixut delakoa. Trantsizio-garaitik hona dabil tokiko prentsa kitzikatzen, garai batetik non sexu-pasarteak –eta oro har, moral-kode meharren barruan zegoen oro– estu-estuan konta zitezkeen. Gosea baino argiagorik ez badago, Olariaga bai izan dela buruargi: egun, hain ikertua den Konstituzioaren gestazio-garaian hasi zen Olariaga Egin egunkarian marrazkilari. Egunkari bat, hori bai, polemikatik libratuko ez zena, bere orriak Legeak (edo) ebakiko zizkiola. Baina Zakilixuti ez zion inork ezer moztu, eta egun libertateen.....
Libro 
14,00 € 


Esku artean duzun saiakera honetan Mikel Laboaren (1934-2008) bizitza eta obra aztertzen da, sormenaren gainean dugun jakin-mina asetzeko. Sormenak gizartean duen eragina ikusteko. 60ko hamarkadan Mikel Laboak eta Marisol Bastidak izan zuten desio batek emango dio hasiera irakurketa honi: “Mundu libreago, zuzenago eta gizatiarrago baten eraikuntzari ekarpen txiki bat behintzat egitea”. Desio horrek mende erdia pasatu ondoren utzitako lorratza sentitzeko parada izango dugu. Mikel Laboak, pertsona eta musikari modura, diziplina artistiko desberdinekin harreman sareak nola eraiki zituen aintzat hartuko dugu. Ekintzaren bidez, .....
Libro 
14,00 € 
eBook 
4,00 € 


UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko diseinu grafikoko ikasleek Mikel Laboaren omenez eginiko irudi-lanen laburpen bat jasotzen du liburu honek. Irudizko sorkari hauek artista donostiarraren lana eta irudia ikusteko, esateko eta imajinatzeko formetan parte hartzen dute. Adierazpen grafikook, katautorearen zenbait kanta zatiren ondoan jarrita, gure kultura-ondarearen leku partekatuen topaketa erakusten dute. Azken finean, unibertsitatearen zereginetik beretik ateratzen den lan bat da, hurbileko ingurunea osatzen duten gauzei esanahaia eta zentzua emateko ardura daukan aldetik.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - .....
Libro 
14,00 € 
eBook 
6,00 € 

Mostrados: 1-5 de 5 resultados