Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
SERIES >> Literatura Vasca
Literatura Vasca


XIX. mendearen erdi aldean sortua izan arren, polizia- eta krimen-literaturak ez du gaurkotasunik ez osperik galdu. Hain zuzen ere, bere burua etengabe berritzen jakin duelako, hasierako enigma nobelagintzatik “eleberri beltza” izenez ezagutzen dugunaren askotariko aldaeretara, eta are herrialdean herrialdeko ezaugarri berezietara.

Euskal Herrian ere landu da generoa, hainbat bidetatik, eta horren erakusgarri izan nahi du lan honek. Jose Antonio Loidik 1955ean "Amabost egun Urgain’en" argitaratu zuenetik, krimen-literaturako titulu asko daude euskal belaunaldi askoren gomutan iltzatuta: "Izurri berria, 110. Street-eko .....
Libro 
20,00 € 


Literatura eta futbola bi errealitate kontrajarritzat har badaitezke ere, asko dira baieztapen horrek errealitatearekin zerikusirik ez duela erakusten diguten adibideak. Athletic Club Fundazioak «Letrak eta Futbola» ekitaldiaren inguruan urtero egiten dituen ekimenek agerian uzten dute ez direla bi mundu desberdin, elkarrekin bizi direla eta elkarri esateko asko dutela (www.letrasyfutbol.com). Hainbat futbol-kategoriatan irakurketaklubak daude, idazketaren munduan lehen urratsak ematera animatu diren jokalariak, klubek irakurketaren sustapenean duten zereginari buruzko eztabaidak antolatu dira... Gaur egun futbolak masak mugitzen .....
Libro 
14,00 € 


Bete-betean asmatzen dutenean, abestiek, liburuek, koadroek, pelikulek, bertsoek… gu liluratzeko ahalmen ikaragarria dute. Instant batean gertatzen da, beren sarean kateatuta gelditzen gara, baina hori izerbegaren punta baino ez da. Liluraren oinarriak ikusezinak dira gehienetan. Gustua eraiki egiten da/digute/dugu, ertz asko dituen prozesu konplexu batean. Beraz, kultura globalizatuaren garaian ba al dago erraldoia ez denarentzat tokirik? Badago, bai. Nekez, ordea, beren espazioak ez dauzkaten kultur adierazpideentzat. Erronka horri bertsolaritzak nola aurre egin dion aztertu dugu. Inertziak apaingarri folkloriko izatera zeraman, .....
Libro 
14,00 € 


Liburuak testuinguru literarioan subjektu postmodernoak dituen agerpena, ezaugarriak eta aldaerak azaltzen ditu eta horrek garamatza baieztatzera subjektu narratiboek jasaten duten identitatearen krisiak bat egiten duela mendebaldeko gizarteetako kulturan postmodernitateak eragiten duen desoreka identitarioarekin. Ixiar Rozasen “Negutegia” (2006) eta “Beltzuria” (2014) liburuetan, Harkaitz Canoren “Belarraren ahoa” (2004) eta “Twist” (2011) eleberrietan eta Eider Rodriguezen “Eta handik gutxira gaur” (2004), “Haragia” (2007) eta “Katu jendea” (2010) narrazio liburuetan horren berri eman dugu, hau da, subjektu postmodernoaren .....
Libro 
16,00 € 


Liburu honen oinarria Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan euskaraz egindako ahozko literaturako kontakizunen bilketa lana da. Kontakizun horiek aztertu eta sailkatzean, zati handi bat irri ixtorioek osatzen zutela konturatuta, irri ixtorio horien ezaugarrietan sakondu da: egitura, gaiak, beste hizkuntza batzuetan horiei buruz egindako azterketak... Irri ixtorioez gain, leiendak, ipuin miresgarriak, txisteak… ere jaso dira.

Ahozko literaturako beste genero batzuen aldean, irri ixtorioak gutxiago aztertu dira. Era berean, orain arteko biltzaileek, ez dute, sexu gaiko kontakizun askorik jaso. Horietako zenbait ixtorio .....
Libro 
22,00 € 
eBook 
7,00 € 
ePub 
7,00 € 


Euskal komikiaren historia literario bat osatzeko bidean lehen urratsa da egitasmo hau, komikigintzara hurbiltzeko begirada jakin bat jorratu baita ibilbide historikoa osatzerakoan: begirada literarioa eta begirada linguistikoa. Horretarako, bi atal nagusi bereizi dira liburu honetan: lehenik, euskal komikiaren joera eta plataforma nagusiak aurkeztu dira, interpretazio historiko-literarioranzko lehen urratsak egite aldera (XIX. mende hondarretik XXI. mendearen hastapenera arte); bigarrenik, komiki-liburu zenbait xeheago aztertu dira, azken hogeita hamar urteotako ibilbidea argitzeko hamaika hari eskaintzeko asmoz.

Libro 
20,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 


Zentzu zabalean, mendiaz diharduen literaturari deritza mendi literatura; zentzu hertsiagoan, mendizaleen literaturari. Ikerlan honetan mundu mailan eta Euskal Herrian generoak izan duen bilakabidea aztertzen da. Menditik pasatu dira profetak, Antzinatean, jainkoen bizilekutik jaitsita errebelaziozko mezua zabaltzeko; naturalistak, Errenazimentuan eta Ilustrazioan batez ere, natura ezagutu eta deskribatzeko; Erromantizismotik aurrera, poetak, inspirazioaren nahiz sentimendu intentsitatearen bila; esploratzaileak, lurraldea bereganatzeko xedez; filosofoak, transzendentzia lortzearren; jakitunak, lurraldearen alde material nahiz .....
Libro 
28,00 € 


Hamaika euskal idazle, bi aroren mugan, biziari, denari, badenari eta ez denari, «Jainkoari» eta Jainkoari buruz galdezka. Zaude ziur, bide erraz eta atseginagoetatik eramango zaitu Sebas Gartzia Trujillok, pausorik pauso, bihurgunerik bihurgune, hamaika idazle eta askoz gehiagoren albiste jakingarriak hemen, bizitzako pasadizo bitxiak hor, bizi-poz eta zauriak hunkigarri noiznahi, aipamen ongi hautatuak argigarri nonahi. Asko ikasiko duzu idazleez, euren eta gure garaiaz, orduko eta gaurko teologiaz, denaz, testu nahiz ohar erruz hornituetan. Eta zer pentsa franko emango dizu «huntaz eta hartaz», biziaz eta heriotzaz, literaturaz .....
Libro 
35,00 € 
eBook 
11,00 € 
ePub 
11,00 € 


Erdaratutako literatur itzulpen kopurua gorantz doa azken urteotan, eta liburu honetan kanpora itzuliriko horri begiratu nahi izan diogu. Zer itzuli den jaso eta aztertzea izan da gure lehen helburua, euskal literatur sistemaren nondik norakoei erreparatuz, beti ere. Gurea literatur sistema diglosikoa izaki, itzulpen bide ezberdinak azaleratu ditu eginiko azterketak, eta aipatzekoa da hizkuntza nagusiagoetan bazterrekoak izan ohi diren fenomenoak gurean nahiko arruntak izan daitezkeela. Bigarren helburua, hortaz, itzulpen bide horien bereizgarriak ezagutzea izan dugu, eta, horretarako, Bernardo Atxagaren hainbat lan hautatu ditugu. .....
Libro 
16,00 € 
eBook 
5,00 € 
ePub 
5,00 € 


Liburu honetan euskal saiakerak azken urte hauetan izan dituen emaitzak aztertzen dira. Horretarako lehenengo atal batean saiakerari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaldu eta azken hamarraldi hauetan euskal saiakerak erakusten dituen ezaugarri nagusiak (atal laburretan antolatutako saiakerak egiteko joera, euskal esparruko gaietan zentratu nahia, gatazka eta honen inguruko kontuek daukaten garrantzia…) aurkeztu ondoren eta bilduma honetako beste zenbait liburutan jarraitu den bidetik joz, joera desberdinen adibide hautatutzat har daitezkeen hamabi libururen azterketa zehatza eskaintzen da: zaharrenetik hasita, Joseba Sarrionandiak .....
Libro 
12,00 € 
eBook 
4,00 € 
ePub 
4,00 € 

Mostrados: 1-10 de 22 resultados

Página 1 de 3

1 2 3
Página Siguiente