Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Ciencias
COLECCIONES >> Ciencias >> Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO
Hizkuntza-sena
Pinker, Steven
.9788490820728
ZIO - Zientzia Irakurle Ororentzat; 12
Materia: Filología; Psicología; Divulgación científica
Páginas: 512
Fecha de edición: 2015
ISBN/ISSN: 978-84-9082-072-8
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (ePub)

Precio c/IVA:
6,00 €
Cantidad:  
Saiakera klasiko honetan, Steven Pinker zientzialari kognitibo ezagunak argi kontatzen digu hizkuntzari buruz jakin beharreko guztia: nola funtzionatzen duen, haurrek nola ikasten duten, denboran zehar nola aldatzen den, burmuinak nola prozesatzen duen, eboluzioan nola garatu zen. Umoreaz, jakinduriaz, eta eguneroko adibide jostagarriak erabiliaz, Pinkerrek hizkuntzari buruzko ikerketa zientifikoak azken hamarraldietan aurkitutako guztia bilbatzen du, ideia nagusi baten inguruan: gizakiok dugun sen berezia da hizkuntza, eboluzioak denboraren ibilian gure garunetan zizelkatu duena. Armiarmek amaraunak egiten dituzten antzera egiten dugu guk hitz, gure biologian sustraiak dituen gaitasun kognitibo horri esker. Chomskyk lehenik aldarrikatutako ideia nagusi hori beste hainbat ikerlarien lanekin pipertsu bilduta aurkezten digu Pinkerrek.

Hizkuntza-sena liburuak Amerikako Psikologia-elkartearen William James sari ospetsua jaso zuen, hainbat hizkuntzatara itzulita dago, eta giza hizkuntzari buruzko saiakerarik irakurriena bilakatu da urteen buruan.

Steven Pinker (Montreal 1954) psikologo esperimentala, hizkuntzalaria eta zientzialari kognitibo itzaltsua da, Harvard Unibertsitateko psikologia saileko katedraduna, psikologia ebolutiboaren eta gogoaren teoria konputazionalaren defendatzaile entzutetsua. Pinkerren ikerketaalor nagusia haurren hizkuntz jabekuntza eta garapena da.

Horrezaz gain, zientzia kognitiboa ezagutarazteko bost liburu ezagunen egilea da. Eskuartean duzun Hizkuntza-sena (1994) eman zuen argitara lehenik, eta liburu horrek izandako arrakasta itzelaren ondotik, beste lau eman zituen argitara: How the Mind Works (1997), Words and Rules (2000), The Blank Slate (2002), and The Stuff of Thought (2007).

Pinkerrek liburuek hainbat sari eta aipamen jaso dituzte, eta zientziazabalkundearen alorrean irakurrienetakoen artean daude.

.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos