Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Ciencias
COLECCIONES >> Ciencias >> Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO
Zergatik den egia eboluzioa
Coyne, Jerry A.
.9788498608816
Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO; 17
Materia: Ciencia; Etnología; Biología
Páginas: 446
Fecha de edición: 2013
ISBN/ISSN: 978-84-9860-881-6
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Cartoné

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
ARGITARATZE-KALITATEAREN "JUAN DE YCIAR" SARIA 2013 - PREMIO "JUAN DE YCIAR" DE CALIDAD EDITORIAL 2013
DIBULGAZIOKO LANAK - OBRAS DE DIVULGACIÓN

Inork ez luke zertan libururik idatzi garbi uzteko atomoak, izan, badirela, edo Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen dela. Beraz, eboluzioa egunean-egunean berresten ari den arren, biologiaren ardatz izateraino erabat, zergatik da beharrezkoa Zergatik den egia eboluzioa izenburuko liburu bat? Bada, hain zuzen ere, zientziako ezein arlok ez duelako sortu, ideologiaren interferentziaz, hainbeste egonezin, gaizki-ulertu zein berariazko desinformazio.

Eboluzioaren aldeko frogabideak ugari, askotariko eta agerikoak dira, eta zientzia-ikerkuntzaren arlo guztietatik datoz, gainera. Gaur egun, zientzialariak espezieak nola adarkatzen diren ari dira aztertzen, animalia eta landareak nola egokitzen diren behatuz eta fosil-bildumak handituz. Naturan bertan nahiz laborategian dihardute halako lanetan.

Jerry Coyne-k argi eta zorrotz laburbildu du liburu honetan zer den eboluzioa eta zer baieztatzen duen zehazki hari buruzko teoriak, Darwinen hitzak tarteka hizpidera ekarriz. Irakurleari zalantzak uxatzeko lan horretan, ezin konta ahala froga dakar liburuak teoriaren alde. Orobat erakusten du eboluzioa ez dela teoria huts bat, egitate bat ere bada-eta, beldurrik gabe denok onartu behar genukeena, zientziak argituriko beste edozein egitate bezala.

Jerry A. Coyne (1949): Chicagoko Unibertsitateko Ekologia eta Eboluzioa Sailean dihardu irakasle. Coyne-ren laborategiaren egiteko nagusia zera da: Darwin-ek espezieen jatorriari buruz idatzitakoak egiaztatzea, prozesu horrek sorturiko eredu genetikoak ulertuz. Ehun zientzia-artikulu baino gehiago ditu idatziak, eta hainbat saiakera eta iritzi-artikulu hedabide arruntentzat. Liburu honetaz gainera, Speciation izenekoa ere argitaratua du, H. Allen Orr-ekin elkarlanean.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos