Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Ciencias
COLECCIONES >> Ciencias >> Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO
Longitudea
Sobel, Dava
.9788498607451
Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO; 16
Materia: Divulgación científica; Cartografía; Topografía
Páginas: 198
Fecha de edición: 2012
ISBN/ISSN: 978-84-9860-745-1
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Cartoné

Precio c/IVA:
15,00 €
Cantidad:  
GPSa eta abar tresna arruntak diren garai honetan, ezin aproposagoa da ospe handiko liburu honek dakarkigun historia ederra. Erlojugile bat da protagonista nagusia, baina hor ibiliko dira, lehia berean loturik, astronomoak, itsasgizonak, matematikariak eta agintariak, besteak beste. Sari dirutsu bat ere ezarriko da longitudearen kalkulu zehatza ebazten duen lehenarentzat, hartara hain mentura larria izan ez dadin itsasoz bidaiatzea.

Neil Armstrong-ek, ilargiratu zen lehen espazio-nabigatzaileak, honela aurkezten digu atarian liburua:

“Lehenengo garaietako ontzi-kapitainek bazekiten zer esan nahi zuen latitudeak, eta, ipar hemisferioan, Iparrizarrak horizontean zuen garaieraren arabera neurtzen zuten hura. Baina inork ez zuen ulertzen longitudea. Nabigazio-arazo hori nola konpondu zen jakiteko egin nuen bilaketak, ezinbestean, John Harrison-en asmamena eta trebetasuna ezagutzera eraman ninduen. Historiaren atal paregabe hori ezagutzen ez dutenek denbora-neurketaren eta nabigazioaren lorpen handi baten kontakizun liluragarria aurkituko dute Longitudean. Gaia ondo ezagutzen dutenek, berriz, zoragarrizko ezustekoak aurkituko dituzte”.

Benetan gertatuaren kronika izanik, xehetasun jakingarriz harildua da kontakizuna, baina, oroz gainetik, abentura-liburu xarmagarri bat da irakurlearentzat Longitudea.

Dava Sobel (New York, 1947): Ibilbide luzea du zientziaren dibulgazioan, eta arlo horretako hainbat artikulu argitaratu ditu; besteak beste, The New York Times egunkarian. 1995ean, Longitudea argitaratu, eta arrakasta handia bildu zuen; harrezkero, erabat emana da genero horretako liburuak idazteari.
.