Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Ciencias
COLECCIONES >> Ciencias >> Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO
Animalien aferak
Pérez Iglesias, Juan Ignacio; Urrutia Barandika, Miren Bego
.9788498605686
Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO; 14
Materia: Zoología; Divulgación científica
Páginas: 340
Fecha de edición: 2011
ISBN/ISSN: 978-84-9860-568-6
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Cartoné

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
Nola irauten dute bizirik? Zer trikimailu darabilte arrakasta izateko? Halako galderak bururatzen zaizkigu maiz animalien bizimoduei erreparatzean, baldintza gogorretan aurrera ateratzeko gai direla ikusten dugularik batez ere. Animaliarik arruntena aztertzean ere aurkitu dezakegu zerbait bitxi edo deigarria.

Askotariko animaliak aztertu ondoren, argi gelditzen da nahiko urriak direla erabiltzen dituzten mekanismoak; hala ere, aniztasun zoragarria aurkitzen dugu animalien artean, baldintzen, beharrizanen eta taldearen arabera. Horren adibide dira Animalien aferak izenburupean bildutako istorioak. Bitxitasuna gorabehera, eredugarri direlako aukeratu dira, eta guztietatik atera daiteke animalien funtzionamenduari buruzko irakaspenen bat. Bederatzi ataletan antolaturik datoz, gaion harian: animalien tamainaren eragina; hotzari eta beroari aurre egiteko erak; ura, oxigenoa eta janaria lortzeko baliabideak; harrapariengandik ihes egiteko zein harrapakinak ehizatzeko moduak; ondorengoen biziraupena bermatzeko estrategiak...

Literaturak askotan hartu ditu animaliak protagonistatzat, fantasiaz gehienetan; istoriootan, animalien bizitza erreala dugu, bere horretan, literatura ederra.

Juan Ignacio Pérez Iglesias eta Miren Bego Urrutia Barandika Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak dira. Urteak daramatzate Biologiako ikasleei animalien fisiologiari buruzko eskolak ematen Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Itsas animalien biologia ikertzen dihardute aspalditik, eta gai horri buruzko zientzia-artikulu ugari argitaratu dituzte.

Miren Bego Urrutia EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia saileko zuzendaria da, eta Juan Ignacio Pérez, berriz, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren koordinatzailea. Uhandreak bloga sortu, eta han hasi ziren animalien biologiari buruzko istorioak idazten, formatu askeagoan helarazteko publiko zabalagoari animaliei buruzko kontu interesgarriak.

.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos