Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Ciencias
COLECCIONES >> Ciencias >> Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO
Matematikari baten apologia
Hardy, Godfrey Harold
.9788498604245
Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO; 11
Materia: Ciencia; Matemáticas
Páginas: 156
Fecha de edición: 2010
ISBN/ISSN: 978-84-9860-424-5
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Cartoné

Precio c/IVA:
15,00 €
Cantidad:  
Zertarako matematika? Galdera horren erantzun guztiz pertsonal baina egoki arrazoitua ematen digu Hardyk liburu ospetsu honetan. Argitu dezagun ez garela ari hainbestean matematikaren gizarte-erabilerari buruz, baizik eta norbaitek lana eta bizitza matematikari eskaintzeko arrazoiei buruz: zergatik egiten den inor matematikari, alegia.

Zioen azalpen edo apologia horrek, alderdi pertsonalekin batera, orobat hartzen ditu zenbait gai zabal, matematikaren baliagarritasunetik hasi eta haren estetikaraino. Izenburua, kontuz, engainagarri gerta daiteke: Hardy ez da ari iritzi konbentzionalaren aurrean bere langintza justifikatzen, baizik eta, inoren uste nagiari atsegin gertatu zein ez, berak barne sakonean sentitzen dituenak zintzo azaltzen, ironia biziz sarritan: “pertsonen ehuneko bostek edo hamarrek, hor nonbait, zerbait ondo samar egin dezake”. Hardyren araberako matematikariarentzat, esate baterako, akuilu jatorragoa da goranahia, itxurak itxura, altruismoa baino. Oinarrizko zientzian bezala, matematikan ere, ikertzaileak ez du izaten aurretik esaterik zertan izango den baliagarri berak bilatzen duen hori gizartearen ikuspegitik. Aplikazioak gero datoz, etortzekotan. Benetako matematikaria ez da horretan ari, besterik baita haren ardura: aurkikuntza ederrak egitea. Aurkikuntzok, ospea ospe, artearenak baino hilezkorragoak dira, ez baitaude inolako euskarri materialen mende.

Matematikariak berak azalduko digunaren osagarri, Hardy zen pertsonaia bitxiaren deskripzio maitekor bezain pipertsua ematen digu hitzaurrean C. P. Snow-ek, bi kulturak esapide ospetsua zor zaion zientzialari eta eleberrigileak, hurbileko tratua izan baitzuen harekin.

Godfrey Harold Hardy (1877-1947): Ingeles matematikari gailena, zenbaki-teoriaren eta analisi matematikoaren alorrean egindako ekarpenengatik ezaguna. Matematikari ez direnen artean, Matematikari baten apologia liburuak eman dio ospe zabala, gutxik bezala lortu baitu hor jende arruntari azaltzea zer duen matematikari batek buruan bere lanean diharduenean.

Besterik ere zor zaio, hala nola Ramanujan indiar matematikari jenial baina artean landugabea aurkitu eta bere babespean hartu izana. Harekiko lankidetza zeukan Hardyk bere ekarpenik handientzat, eta huraxe egokitu zitzaion, bere hitzetan, “bizialdiko gertakari erromantiko bakarra”. Bestelako zaletasun bat ere izan zuen, kartsua oso, bizi guztian: cricketa.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos