Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Ciencias
COLECCIONES >> Ciencias >> Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO
Eder behar du. Zientzia modernoko ekuazio bikainak
Farmelo, Graham (arg.)
.9788498602357
Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO; 9
Materia: Ciencia,Matemáticas
Páginas: 500
Fecha de edición: 2009
ISBN/ISSN: 978-84-9860-235-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Cartoné

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
Philip Larkin-ek aipatu zuen poema on bat tipula baten modukoa dela. Kanpotik begiratuta, biak dira erakargarriro leun eta kitzikagarri, eta gero eta leunago eta kitzikagarriago bihurtzen dira ondoz ondoko esanahi-geruzak erantzi ahala.

Zientziaren poesia, nolabait, haren ekuazio bikainetan gorderik dago, eta, liburu honetako saiakerek frogatzen dutenez, ekuazio horiek ere tipulak bezala zuritu daitezke. Ekuazioen edertasuna, jakina, poemena ez bezalakoa da, baina hura ere barrendu daiteke geruzaz geruza.

Ekuazio bikainak, hala, poesia bezain pizgarri dira irudimen prestatu batentzat, eta badute beste ezaugarri bat ere: haien edertasunaren baliagarritasuna. Esperimentu adierazgarri guztien emaitzekin bat etorri behar dute, eta, are gehiago, iragarpen batzuk egin, ordura arte inork egin ez dituenak. Dirac-ek esana: Ni baino azkarragoa da nire ekuazioa.

Bilduma honetako saioetan islaturik ageri da zenbaterainoko garrantzia izan duen matematikak, 1900etik aurrera, zientziaren zenbait arlotan. Fisikan bereziki, baina ez han bakarrik, irakurleak ikusiko duenez: biologian, ekologian, informazioan… baita estralurtarren bilaketan ere, hara!

Ekuazio horien aurkikuntza eta erabilerarekin loturiko giza abentura literatura-sen trebez bildurik dago irakurgaiotan: ipuin zukutsu dira, ez berri-emate lehor.

Eder behar du izenburua Einsteinen eta Dirac-en iruzkinen parafrasia da.

Egileak:

- Igor Aleksander Sistema Neuralen Ingeniaritzako irakaslea da Londresko Inperial College-en.
- Graham Farmelo Fisikako irakasle izendatua da AEBko Northeastern University-n.
- Peter Galison Zientziaren Historiako eta Fisikako Mallinckrodt irakaslea da EABko Harvard University-n.
- Aisling Irwin kazetaria da; Britainiar Zientzia Idazleen Elkartearen saria irabazi zuen 2000n.
- Robert May Royal Society-ko lehendakaria da, eta Zoologiako irakaslea Oxford University-n. Lord May of Oxfor izendatu zuten 2001ean, eta Merezimenduaren Ordenako 2002an.
- Arthur I. Miller Zientziaren Historia eta Filosofiako irakaslea da Londresko University College-en.
- Oliver Morton Wired aldizkariko idaztaldekoa da; Britainiar Zientzia Idazleen Elkartearen saria irabazi zuen 1985ean eta 1999an.
- Roger Penrose Matematikako Rouse Ball irakasle emeritua da Oxford University-n. Sir titulua hartu zuen 1994an, eta Merezimenduaren Ordenako izendatu zuten 2000an.
- John Maynard Smith Biologiako irakasle emeritua da Sussex Univertsity-n.
- Christine Sutton Fisikako irakurlea da Oxford University-ko St Catherine’s College-n.
- Steven Weinberg Zientziako Josey Regental irakaslea da AEBko University of Texas-en. Fisikako Nobel saria eman zioten 1979an.
- Frank Wilczek Fisikako Herman Feshbach irakaslea da AEBko Massachusetts Institute of Technology-n.
.