Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Ciencias
COLECCIONES >> Ciencias >> Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO
Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika. Eztabaidarako gida
Dessler, Andrew E.; Parson, Edward A.
.9788498602111
Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO; 8
Materia: Meteorología; Sociología
Páginas: 354
Fecha de edición: 2009
ISBN/ISSN: 978-84-9860-211-1
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Cartoné

Precio c/IVA:
15,00 €
Cantidad:  
Zergatik da hain nahasia klima-aldaketari buruzko debatea? Batzuek diote krisi izugarria ate-joka dugula, besteek, aldiz, klima-aldaketaren aldeko ebidentzia oso ahula dela. Batzuen ustez, berotegi-gasak murrizteko ahaleginek lur jota utziko dute gure ekonomia, besteen iritziz arazoak gehiegizko kosturik gabe konpon daitezke. Ezinezkoa da alde biak zuzen ibiltzea, baina komunikabideek eskaintzen dituzten argibideetatik ez da erraza izaten aldarrikapen kontrajarri hauen funtsa balioestea.

Liburu argi, zehatz eta ulergarri honetan, Dessler eta Parsonek zientzia atmosferikoan eta politikan duten esperientzia konbinatzen dute zientzialariei, politikariei eta hiritarrei klima-aldaketaren labirintuan zehar laguntzeko asmoz. Zientziaren eta politikaren araubideak alderatu eta eskumenean diren aukerak azaltzen dituzte. Klima-aldaketaren gaiari buruzko informazio oinarrituaren egarri den irakurleak, eta baita politika-eztabaidetan zientzia nola erabili ohi den interesatzen zaionak ere, guztiz argigarri aurkituko du liburu hau.

Andrew E. Dessler: Zientzia atmosferikoen saileko irakaslea da Texas A&M Unibertsitatean. Harvard Unibertsitatean doktoretza lortu ondoan, NASAn eta Maryland Unibertsitatean lan egin du 2005.erarte. Estatu Batuetako gobernuaren aholkularia izan da Zientzia eta Teknologia Politikan; bertan hasi zen Parson-ekin lankidetzan. Ozono geruza eta klimaren fisikari buruzko hainbat argitalpenen zientifikoren egilea, badu beste liburu bat klimaren inguruan: "The Chemistry and Physics of Stratospheric Ozone" (Academic Press, 2000).

Edward A. Parson: Zuzenbide eta Ingurumena eta Baliabide Naturalen irakaslea Michigan Unibertsitatean. Fisika eta Kudeaketa-zientzian lizentziatua, eta Harvard Unibertsitateko doktorea Politika Publikoan. Bertako Kennedy School of Government-ean irakasle izan da, Canadako gobernuaren, EBko National Science Foundation erakundearen eta gobernuaren aholkularia izan da. Ingurugiroaren politikari buruzko hainbat argitalpenen egilea da; Parsonen azken liburua "Protecting the Ozone layer: Science and Strategy" (Oxford University Press, 2003) da.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos