Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Biología
Diseinu esperimentala bizi-zientzietarako
Ruxton, Graeme D.; Colegrave, Nick
.9788498606676
Materia: Biología
Páginas: 186
Fecha de edición: 2012
ISBN/ISSN: 978-84-9860-667-6
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
24,00 €
Cantidad:  
Diseinu esperimental ona argitasunez pentsatzean eta biologia ulertzean datza, eta ez matematikaeta estatistika-ariketa konplexuak egitean. Ikerketa onaren muina da hori, eta biozientzien irakaskuntza ororen bihotzean egon behar luke. Maiz, ordea, diseinu arrakastatsua saiakuntza- eta errore-prozesu gaitz baten ondoren etorri ohi da, baliozko denbora eta baliabideak alferrik galdu ondoren.

Diseinu esperimentala bizi-zientzietarako liburuak gaurko ikasleak biharko ikertzaile bilakatzeko behar dituzten trebetasunez hornitzen ditu. Suspergarri gertatzen den estilo ulergarri eta argian idatzia, liburuak diseinu esperimentalaren funtsezko elementuen berri ematen du, era argi eta praktikoan, kontzeptu zailenak ere ulertzeko eta aplikatzeko modua emateraino.

Diseinu esperimentalaren, estatistikaren eta etika-kontuen arteko erlazioa liburu osoan nabarmentzen da, ziurtatzeko diseinu esperimentala biologia-ikerketen testuinguru zabalago batean kokatzen duzula benetan, eta askotariko adibideak erabiltzen dira erakusteko nola aplika daitekeen teoria ikerketa aktiboan.

- Graduko ikasleei zuzendutako liburuen artean, bizi-zientzietarako diseinu esperimentala jorratzen duen bakarra, eta, beraz, biozientzien irakaskuntzako funtsezko alderdi hori zinez eskura jartzen duen bakarra.
- Beste lan batzuetatik eta egileen beren eskarmentu handitik ateratako adibide sorta zabala, diseinu esperimentalaren garrantzi praktikoa erakusten diena biozientzietako ikasleei.
- Liburu osoan zehar ikasteko tresnak ematen direnez, bikaina da nork bere kasa ikasteko, eskoletan lagungarritzat erabiltzeko edo ikerketa batean kontzeptu nagusi batzuk berrikusteko.

Argitalpen honetako berrikuntzak:
- Atal berri bat, erantzutea merezi duten galderak identifikatzeko eta galdera horiek hipotesi —eta, azkenerako, esperimentu— bihurtzeko.
- Informazio gehiago banakoen arteko aldakuntzaz, erreplikazioaz, ahalmen estatistikoaz eta behaketa-azterketen prozeduraz.
- Gaur egungo adibide gehiago, bizi-zientzietako (biomedikuntza-zientziak barne) alor
gehiagotatik hartuak.
.