Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Economía
Enpresaren ekonomiarako sarrera
Landeta Rodríguez, Jon; Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea, Sara
.9788469301661
Materia: Economía
Páginas: 136
Fecha de edición: 2009
ISBN/ISSN: 978-84-693-0166-1
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital

Precio c/IVA:
Descargas previas 186
Enpresaren Ekonomiarako Sarrera irakasgaiak honako gaitasun orokor hauek garatu nahi ditu ikaslearengan:

1. Enpresa sistema zabal baten modura ulertzeko gaitasuna. Enpresaren atal guztiak erlazionaturik daude beren artean, baita enpresa bere ingurunearekin ere. Burutzen diren ekintzek enpresaren hainbat arlotan izan dezakete eragina. Are gehiago, enpresaz kanpo gertatzen denak ere enpresaren jardueran izan dezake eragina.

2. Enpresaren egoera analizatzeko gaitasuna. Zer egiten du enpresa batek? Nola garatzen du bere jarduera? Betetzen al ditu bere helburuak? Irakasgaiak enpresa kudeatzeko eredua eskaintzen du, eta ikasleak, horretaz baliaturik, benetako enpresa baten kudeaketa eta egoera analizatzeko gaitasuna garatu behar du, enpresaren ekonomiaren zientziaren proposamenak eta aurkeztutako jardunbide egokiak kontuan hartuz.

3. Enpresaren barnean erabakiak hartzeko gaitasuna. Ikasleak erabaki egokiak hartzeko gaitasuna garatzen du, enpresaren funtzionamendua eta zenbait kudeaketa-teknika ezaguturik. Enpresaren zuzendaritzan erabaki egokiak hartzeko gaitasuna garatzen laguntzea da irakasgaiaren helburu nagusia, enpresaren ekonomiaren oinarriei esker. Gaitasun hori enpresaren azpisistemetan garatu nahi da: zuzendaritza-, giza baliabide-, ekoizpen-, finantzaketa- eta merkataritza- azpisistemetan, hain zuzen ere.

4. Taldeka lan egiteko gaitasuna. Taldeka klasean egindako lanen bidez eta kanpoan egindako enpresa- lanen bidez, ikasleei beren lan-etorkizunean ezinbesteko izango zaien taldeka lan egiteko gaitasuna garatuko da irakasgaian zehar.
.