Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Derecho
Zuzenbide sindikala
Irurzun Ugalde, Koldo Gotzon; Bengoetxea Alkorta, Aitor
.9788483732557
Materia: Derecho laboral
Páginas: 178
Fecha de edición: 2000
ISBN/ISSN: 978-84-8373-255-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
9,02 €
Cantidad:  
Zuzenbide Sindikaleko ikas materiala argitaratzeko erabakia hartu dugu, kontuan harturik alor honetan, beste askoren moduan, euskarazko irakaskuntzan dagoen hutsune edo gabezi nabarmena.

Jorratu dugun lanaren edukina erabakitzerakoan, oro har, ohiko testuliburuetan errepikatzen den eredua jarraitu dugu. Lan Zuzenbideko unibertsitate ikasketetan erabili ohi diren testuliburu nagusiak izan dira gure ardatzak. Kasu zehatz batzutan, Euskal Herriko egoerari buruzko aipamen bereziak egin ditugu.

Beraz, aurkezten dugun lanaren edukinak ohiko sailkapena jarraitzen du, zuzenbide sindikal edo lan zuzenbide kolektiboa aztertzerakoan.

Lehenik eta behin, askatasun sindikala lantzen dugu, langileen interes kolektiboak defendatzeko sortzen diren sindikatuak aztertuz. Horretarako, garapen historikotik hasi gara, ondoren egungo eraentza juridikoa azaltzeko.

Bigarren atalean, langileen ordezkaritza enpresan aztertu dugu. Enpresa barruan, langileen interes kolektiboak ordezkatzen dituzten organoak desberdindu behar dira: ordezkaritza bateratua eta ordezkaritza sindikala, batez ere. Halaber, langileek enpresaren kudeaketan zenbaterainoko parte hartzea duten esplikatzen saiatu gara.

Hirugarren atalean, sindikatu eta organo bateratuen ekimen nagusia aztertu dugu: negoziazio kolektiboa eta hitzarmen kolektiboak. Hitzarmen kolektibo mota desberdinak aipatu ditugu, baina gure lanak, batez ere, estatutuaren araberako hitzarmenari erreparatzen dio.

Laugarren atalean gatazka kolektiboak dira ikasgai. Bertan, gatazka kolektiboaren kontzeptua eta motak azaldu ostean, konponbide mota desberdinak aztertu ditugu: konponbide baketsuak eta presio neurriak. Azken hauen artean, ezinbestean, garrantzi berezia eman diogu grebaren gaiari.
.