Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Sociología
Eusebio Osa. Belaunaldi baten lekukoa
Sudupe Elortza, Pako
.9788498608793
Materia: Sociología
Páginas: 258
Fecha de edición: 2013
ISBN/ISSN: 978-84-9860-879-3
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
16,00 €
Cantidad:  
Eusebio Osaren pentsamendua jarraitu liteke liburu honetan. Borroka sozial-kulturaletan murgildu zen buru-belarri: ikastolan, alfabetatze-eskoletan, grebetan, NATOn sartzearen aurkako koordinadoran… Eta pentsamendua eta praxia, biak elikatu zituen.

Marxista izan zen. Demokrazia eta sozialismoa gauza bera ziren Osarentzat —Kuba eredu on, eta Frantzia txar—, eta indarrean frankismo faxistatik demokrazia burges kapitalista autoritarioranzko trantsizioa zegoen.

Pedagogiaren arloan, Freire brasildarraren zapalduen aldeko pedagogiaren zabaltzaile izan zen; talka egin zuen gaztelaniaren ordez euskara bai baina hortik aurrera aldaketarik nahi ez zutenekin, eta Olabide ikastolatik bota egin zuten. Marxistaz gain, ateoa omen zen.

Sekularizazioaren arloan, figura nabarmena da. Planteamendu tradizionaletatik abiaturik, Vatikanoko II. Kontzilioaren uberan, zenbait teologo protestanteren ildotik (Bonhoeffer...), Eliza kapitalismo zapaltzailearen euskarri nagusi zen konbentzimendura heldu zen, eta, ikuskera-aldaketa horren haritik, marxismora lerratu zen. Fedea iraultzaile izan zitekeen, Eliza atzerakoi.

Beti euskaltzale eta euskal idazle. Hasiera batean nahiko tradizional, euskaldun fededun, aurrerago euskara “mantxatuaren” alde, euskara bai, baina ez zapaltzaileen alde erabiltzeko. Euskararen garrantziaz gogoetan, “gure aberria da” adierazi zuen.

Pentsamendu tradizionala hausten eta berria sortzen aitzindari izan ziren Krutwig, Txillardegi eta Arestiren ildoan, Txillardegirekin talkan zenbaitetan, baina haiekin eta Joxe Azurmendi adiskidearekin eta, gure pentsamendua eraberritzen belaunaldi baten lekuko abantailatuenetako bat.

Pako Sudupe doktorea da Euskal Ikasketetan (EHU/UPV), eta bere ekarpena euskal kulturgintzari 50eko hamarkadako euskal kulturaren aztertzaile gisa egin dio bereziki. Lehenik, Nemesio Etxanizen idatziak aztertzeari ekin zion; lan hark Andima Ibinagabeitiaren idazlanetara eraman zuen, eta horrela heldu zen P. Lafitte eta E. Salaberrirengana, besteak beste, eta berriki 50eko hamarkadako euskal literatura aztertu du bere generoetan: olerkigintza, kontagintza, antzerkigintza eta saiakera. Halaber, kolaborazio mordoxka egin du hainbat egunkari eta kazetatan: Jakin, Egan, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Argia, Hegats...
.