Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Sociología
Gizarte-kognizioa
Brewer, Marilynn B.; Hewstone, Miles
.9788498605969
Materia: Psicología; Sociología
Páginas: 498
Fecha de edición: 2012
ISBN/ISSN: 978-84-9860-596-9
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
18,00 €
Cantidad:  
Gizarte-kognizioa artikulu-bilduma bat da, zeinean aztertzen baitira, batetik, gizakiok gure ingurumen sozialari buruz ditugun irudikapen mentalak, eta, bestetik, nola prozesatzen, gordetzen eta berreskuratzen den informazio soziala. Aukeratutako artikuluek gizarte-kognizioaren inguruko ikerketa eta teoria jasotzen duten sorta erakusgarria osatzen dute. Gaiak sakon landuta eta eguneratuta daude, eta pertsonarteko zein taldearteko ikuspegiak hartzen dituzte aintzat artikuluok. Bi dira liburuko gai nagusiak: ingurumen sozialeko irudikapen kognitiboak, batik bat ingurumen sozialari buruzko kognizioei begira; eta kognizioa interakzio sozialean, erakusteko nola gauzatzen eta garatzen den kognizioa harreman sozialetan eta beste era bateko erlazio sozialetan.

Marilynn B. Brewer psikologiako irakaslea da Ohioko Unibertsitatean. Haren ikerketa-eremu nagusiak gizarte-kognizioa, taldearteko harremanak, eta identitate soziala eta norbera kontzeptua dira. Hainbat liburu eta artikulu ditu idatziak, hala nola Intergroup Relations (Norman Miller-ekin batera idatzia, 1996an). Horrez gainera, AEBko Psikologia Elkarteko lehendakari izan da, bai eta Personality and Social Psychology aldizkariko editore ere.

Miles Hewstone gizarte-psikologiako irakaslea da Oxfordeko Unibertsitatean. Taldearteko gatazkak gutxitzea, taldearteko erlazioa, eta gehiengoen eta gutxiengoen eragin soziala ditu ikerketa-eremu nagusi. Liburu eta artikulu ugari idatzi ditu; besteak beste, Introduction to Social Psychology (Wolfgang Stroebe-rekin eta Geoffrey M. Stephenson-ekin batera editatua, 3. arg., 2001). European Review of Social Psychology aldizkariaren sortzaileetako eta editoreetako bat da.
.