Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Sociología
Lanerako eta komunikaziorako teknikak. Zientzia juridiko eta sozialetarako tresnak eta baliabideak
Turull Rubinat, Max (zuz.)
.9788413192796
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Sociología; Derecho; Enseñanza superior
Páginas: 342
Fecha de edición: 2020
ISBN/ISSN: 978-84-1319-279-6
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
24,00 €
Cantidad:  
Irakaskuntzak erakusten du ez dela nahikoa zerbait jakitea -hau da, ezagutza jakin batzuk ikastea, onenean-, baizik eta, horretaz gainera, egiten jakin behar dela; eta oso bestelako kontua da hori. Ez da nahikoa informazioa izatea; informazio hori manipulatzen, erabiltzen, aplikatzen, baliatzen, interpretatzen eta aztertzen ere jakin behar da. Zerbait jakitearen eta zerbait egiten jakitearen arteko aldea oso handia da, eta, askotan, batetik bestera igarotzeko baliabide edo tresna ez da uki daitekeen zerbait; baina ukigarria ez izateak ez dio garrantzi izpirik kentzen.

Testuliburu honen helburua da unibertsitateko ikasleei -bai eta graduondoko ikasleei ere- laguntzea gaitasun oinarrizko batzuk menderatzen, nahitaezko izango baitituzte ikasketetarako eta, gero, lanbiderako. Liburua lagungarri izango zaie unibertsitateko ibilbidea optimizatzeko eta etekin akademikoa sendotzeko. Lanean hasteko zorian daudenentzat ere funtsezkoa da tresna hauek menderatzea, beren gaitasun eta kalitate profesionala hobetzeko.

Liburu hau zientzia juridiko, politiko eta sozialetarako pentsatua dago, bai eta ekonomiarako eta humanitateetarako ere.

Liburuaren ezaugarri nagusiak:

- Gaiaren azalpen garbi eta sistematikoa.
- Alderdi praktikoa kontuan hartuz paratua.
- Unibertsitateko lanaren zeharkako ikuspegia (irakaskuntza, bibliotekonomia, hizkuntzalaritza...).
- Adibideak, grafikoak, taulak eta kuadro sinoptikoak irakurleari ulertzen laguntzeko.
.