Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Sociología
Ikerkuntza sozialaren estiloak. Epistemologia, anarkia zerbait eta soziosofia pixka bat
Bergua Amores, José Ángel
Berasategi Catalán, Maialen (itzultzailea); Lizasoain Baleztena, Markel (zuzentzailea)
.9788490829172
Unibertsitateko eskuliburuak
Materia: Sociología
Páginas: 236
Fecha de edición: 2018
ISBN/ISSN: 978-84-9082-917-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
17,00 €
Cantidad:  
Ordena soziala politikaren bidez egiten da (profesionalek lagunduta), eta zientziaren bidez pentsatzen da (ikerkuntzak lagunduta). Gizartea aldatuz joan da, ekiteko eta gogoeta egiteko baliabideak ere aldatu egin direlako. Ikerkuntza sozialean, zehazki, teknika kuantitatiboen enfasia baztertu eta teknika kualitatiboak erabiltzen hasi dira, teknika parte-hartzaile eta esku-hartzaileetara iritsi arte. Zer soziala eraikitzeko modu heteronomo eta hierarkiko bat adierazten dute teknika horiek, baina bada modu autonomo eta anarkiko bat ere, eliterik gabea. Urrunago, soziosofia dago, zer sozialera hurbiltzeko modu jakin bat, kontuan hartzen dituena edertasuna, magia eta abar.

José Ángel Bergua (Lafortunada) Soziologiako doktorea da, eta Zaragozako Unibertsitateko irakasle titularra. Hainbat gairi buruz ikertu du: sormena, moda, ingurumen-gatazkak, herrien eta hirien arteko harremanak, gazteak, modernitatearen krisia, baita sozialki eratzailea denarekin lotutako auzi teoriko eta metodologikoak ere. Zenbait artikulu argitaratuak ditu aldizkari espezializatuetan, eta, horiez gain, baita beste lan hauek ere: La gente contra la sociedad. Impacto sociocultural de un divertimento juvenil (2002), Los Pirineos y el conflicto del agua (2003), Patologías de la Modernidad (2005), Lo social instituyente. Materiales para una sociología no clásica (2007) eta Sociología de la política (2009).
.