Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Derecho
Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideari buruzko ikasgaiak
Fotinopoulou Basurko, Olga (zuz.)
Errandonea Ulazia, Elixabete; Fotinopoulou Basurko, Olga; Larrazabal Astigarraga, Eider; López Rubia, Miren Edurne; Martínez Gayoso, Nieves; Rodríguez Romero, Rosa María
.9788413192758
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Derecho laboral; Seguridad Social
Páginas: 278
Fecha de edición: 2020
ISBN/ISSN: 978-84-1319-275-8
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (PDF)

Precio c/IVA:
10,00 €
Cantidad:  
Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidearen inguruko ikasgaiak aspalditik ematen dira euskaraz UPV/EHUko ikastegi ezberdinetan. Irakasle elebidunok norberak egindako materialak erabiltzen genituen klaseak emateko, arlo honetan euskarazko ikasliburu eguneraturik ez zegoelako. Horri aurre egiteko edota hutsune hori betetzeko, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea arloko irakasle batzuk ados jarri ginen orain aurkezten ditugun ikasgaiak elkarrekin idazteko. Hauek Lan-Zuzenbideko arlo indibiduala (lan kontratua) eta arlo kolektiboa (Zuzenbide Sindikala) jorratzen dituzte, baina ez horiek bakarrik, zeren eta ikasliburuaren azkenengo ataletan Lan Arriskuen Prebentzioaren eta Gizarte Segurantzaren ikasgaiak ere jorratzen baitira laburpen moduan.

Aurrekoak esan nahi du gure asmoa aplikagarria den laneko eta gizarte segurantzako araudien testu orokorra eskaintzea izan dela, etorkizunean garatuko den hasierako proposamen gisa. Beste modu batera esanda, orain esku artean duzuen eskuliburu hau denboran zehar osatuko den hasierako bertsioa baino ez dela, eta Lanaren eta Gizarte Segurantzaren ikasgai hauek ikasteko tresna kontsolidatua izateko helburua dutela.

Helburu hori kontuan izanda eta jakinda arlo honen inguruko araudia asko eta maiz aldatzen dela, testua formatu elektronikoan argitaratzea erabaki dugu. Horrek bere edukia errazago eta maizago eguneratzea ahalbidetzen du eta, era honetan, bai irakasle zein ikasleentzat erabilgarriagoa izateko aukera ematen du.
.