Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Psicología
Psikodiagnostikoa. Ebaluazio psikologikoa
Yarnoz Yaben, Sagrario
.9788483731024
Materia: Psicología
Páginas: 148
Fecha de edición: 1999
ISBN/ISSN: 978-84-8373-102-4
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
6,01 €
Cantidad:  
Mende-aldaketaren inguruko une honetan Psikodiagnostikoa, edo Ebaluazio Psikologikoa, aztertu ahal izateko ibilbide bat egin behar dugu bere oinarri teorikoetatik eta metodologikoetatik barrena. Historikoki, Ebaluazio Psikologikoa ulertzeko hainbat moduren azpian dagoen terminologiako eta kontzeptuzko aniztasunaren atzean dagoena zera izan da, beste eskolei edo besteen ikuspegiei aurkajartzearen bidez definitzeko beharra. Mende-aldaketaren inguruko ebaluazio psikologikoak, dirudienez, aurkajarritako ikuspegi horien arteko hurbiltzea du ezaugarri, askoren pozerako, eta, hau ere esan behar noski, batzuen, posizio horretan oso zientifikoa ez den eklektizismorako itzulera besterik ikusi ez dutenen, atsekaberako.

Hau da, nire ustez, Ebaluazio Psikologikoak egun duen egoera, orrialde hauetan barrena islatzen saiatu naizena. Bestela ez zitekeenez, Psikodiagnostikoaren kontzeptua eta gaia izendatzeko erabiltzen diren hainbat termino berrikusiz hasiera emango diogu liburu honi, eta ondoren disziplina honen ibilbide historikoa egingo dugu hainbat autore aztertuz. Horren ostean Ebaluazio Psikologikoaren eremuan erabiltzen diren eredu nagusiak aurkeztuko ditugu. Amaitzeko, bi gai berri aurkeztuko ditugu, izan ere, mende amaierako diagnostiko psikologikoak gai horiei egin behar die aurre eta horiei erantzun behar die. Hona hemen: ebaluazio psikologikoak gizarte anitzean duen zeregina eta teknologia berrien sorrera dela eta egite diagnostikoan gertatu diren aldaketak.
.