Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Psicología
Esku-hartze psikologikoa nerabeengan
Garaigordobil Landazabal, Maite
.9788483734353
Materia: Psicología; Educación
Páginas: 182
Fecha de edición: 2002
ISBN/ISSN: 978-84-8373-435-3
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
11,00 €
Cantidad:  
Nerabezaroan nortasunaren garapena eta giza eskubideei buruzko heziketa suspertzeko diseinatutako esku-hartze psikologikorako programa aurkezten da idazlan honetan. Programa hori burutzeko nerabe taldeekin praktikara eraman beharreko jarduerak eta prozedurak deskribatzen dira testuan.

Talde dinamikako hainbat teknika konbinatzen ditu programak, komunikazioa, lankidetza, konfiantza, ezberdintasunekiko begirunea, emozioen adierazpena eta abar sustatzen dituzten jardueren testuinguruan. Nerabe taldeekin esperimentalki balioztatu da eta egindako ebaluazioak frogatu duenez, eragin positiboa izan du garapen sozialeko eta afektibo-emozionaleko aldagai ezberdinetan, hala nola, autokontzeptuan, taldeko adiskideen irudian, enpatian, barne-hersturan, sentimenduak aztertzeko gaitasunean, egoera sozialak ebazteko estrategia kognitiboetan, aurreiritzietan eta beste gizarte jokaeretan.

Egilea, Maite Garaigordobil, Euskal Herriko Unibertsitateko Nortasun, Ebaluazio eta Psikologi Tratamendurako Saileko irakasle titularra da. Haurtzaroko eta nerabezaroko esku-hartze psikologikoarekin zerikusia duten idazlan ugari ditu argitaratuak eta hainbat ikerketa sari jaso ditu arlo horretan.
.