Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Psicología
Garapen psikologikoa eta hezkuntza. I Psikologia ebolutiboa
Palacios, Jesús; Marchesi, Álvaro; Coll, César
.9788483732144
Materia: Psicología; Educación
Edición: 
Páginas: 436
Fecha de edición: 2000
ISBN/ISSN: 978-84-8373-214-4
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,44 €
Cantidad:  
Psikologia Ebolutiboa giza bizitzan zehar gertatzen diren aldaketa psikologikoen prozesuak aztertzen dituen psikologiaren zatia da. Zehatzago esateko, psikologo ebolutiboei interesatzen zaizkien aldaketak pertsonen garapenarekin, beren hazkuntza-prozesuekin eta beren bizitzako esperientzia esanguratsuekin zerikusia duten prozesuak dira. Aldaketa horiek hiru faktore nagusirekin dute lotura. Hona hemen faktore horiek: l) pertsona hori bizitzako zein etapatan dagoen; 2) zein egoera kultural, historiko eta sozialetan bizi den eta 3) norberaren esperientziak, banan-banakoak direnak, eta gainerakoetara zabaldu ezin direnak.

Faktore horietako lehenengoak etapa jakin batean dauden pertsonen arteko homogeneotasuna ezartzen du (adibidez, nerabeen artekoa) eta bigarrenak halako homogeneotasun bat ezartzen du kultura berean, garai historiko berean eta gizatalde jakin baten barruan bizi diren pertsonen artean (mendebaldeko kultura, laurogeita hamarreko hamarkada, erdi mailako gizarte-klasea, adibidez). Hirugarren faktoreak, aldiz, faktore idiosinkrasikoak hartzen ditu aintzat. Horien ondorioz izango da, hain zuzen ere, garapen psikologikoa, pertsonek elkarren antza izanda ere, berdin-berdin errepikatu ezin den fenomenoa eta bi subjektuk ez dute, beraz, garapen psikologiko berdina izango.
.