«Liburu hau giza oroimenari buruzko testu berri eta zirraragarria da. Egileek oroimenari buruzko jokabide-azterketetako oinarrizko ikerketak azken ideia neurozientifi koekin bateratu dituzte. Modu ulerterrazean idatzita dago, eta testu estimatua bilakatuko da ikasle eta irakasleentzat. Biziki gomendatzen dut.»
Henry L. Roediger, III, Washingtongo Unibertsitatea St. Louis-en, AEB.
«Liburu bikain honek giza oroimenari eta ikaskuntzari buruzko hastapen-testu bat izateko aspalditik zegoen beharra asetzen du. Estilo bizi eta ulerterrazean dago idatzita, eta erabat eguneratuta dago, nahiz eta ideia eta behaketa klasikoetan oinarrituta egon. Oinarrian dauden garun-mekanismoei buruzko azken lanak ere azaltzen dira. Liburu hau biziki gomendatzen diet ikasleei eta interesa duten irakurle guztiei.»
Fergus Craik, Rotman Ikerketa Institutua eta Torontoko Unibertsitatea, Kanada.
Jendeak jakin-mina du oroimenaren inguruan eta oroimenaren hutsegite ikusgarrien inguruan; adibidez, amnesia duten pertsonen kasuan. Baina oroimenari buruz ikasten ari diren ikasleek, batzuetan, ez dute lortzen jakin-min horrek irautea. Arrazoia argia da: oroimena aztertzeko, kontu handiz diseinatutako esperimentuak gauzatu behar ditugu, eta esperimentuok aspergarriak eman dezakete, nahiz eta zientzia zirraragarria izan. Zorionez, laborategi-azterketak kanpo munduarekin erlazionatzeko behar beste dakigu oroimenari buruz. Bestela esanda, oroimenari eta haren funtzionamenduari buruz dugun ezagutza zientifi koak lagundu egin dezake jende gehienari biziki interesgarriak iruditzen zaizkion oroimenaren alderdi horiek azaltzen.
Ikasleak gogoan hartuta idatzi dute liburu hau munduko ikertzaile garrantzitsuenetako batzuek, eta arloaren ikuspegi sakon, ulerterraz eta erakargarria aurkezten du. Hasieran, ikuspegi orokor labur bat eta oroimenaren hurbilketa zientifi koaren azalpen bat ageri dira; ondoren, oroimen-sistemen oinarrizko ezaugarriak eta haien funtzionamendua azaltzen dira. Iraupen laburreko oroimenari eta laneko oroimenari buruzko laburpenen ondoren, kapituluetan honako gai hauek lantzen dira: ikastea, oroimenean antolamenduak duen eginkizuna, munduari buruz dugun ezagutza nola biltegiratzen den, berreskuratzea, eta ahazte intentzionala eta motibatua.
Liburuaren bigarren erdian oroimenari buruz dugun oinarrizko ulermena modu zabalagoan aplikatzen da, oroimen autobiografi koari, amnesiari eta haurtzaroko eta zahartzaroko oroimenari buruzko kapituluekin. Lekukoen testigantzaz eta oroimen prospektiboaz aritu ondoren, azken kapituluan ikasleentzako oso garrantzitsua den gai bat jorratzen da: oroimena nola hobetu.
Liburuko kapituluetako bakoitza hiru egileetako batek idatzi du; hala, erabat aprobetxatzen da haien banako trebetasuna, estiloa eta nortasuna. Horrek liburuaz gozatzeko bidea zabaltzen die ikasleei, egileek berek giza oroimenaren inguruan duten miresmena partekatzeko aukera ematen baitie.