Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Idazleei galdezka
Salaberri Muñoz, Patxi (arg.)
.9788498607062
Materia: Filología vasca; Literatura vasca
Páginas: 122
Fecha de edición: 2012
ISBN/ISSN: 978-84-9860-706-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
14,00 €
Cantidad:  
Hausnargaiaren ezaugarriek hala eskatuta, aspaldidanik nabarmenarazia zuen gure Literatur Mintegi honek idazleekin harreman zuzenean hasteko premia, baina arrazoizkoegiak ez ziruditen arrazoiak zirela eta, urtez urte atzeratzen joan da ekimena.

Oraingoan, halere, aldeko izar eta astroen konjuntzioa gertatu bide da ortzian eta aukera baliatu ahal izan dugu behialako asmo premiatsuari ekiteko eta, galdetegi moduko baten itxurapean izan bada ere, harremana behingoz gauzatzeko. Nahiz eta –ezin horrelakoetan “nahiz eta”-rik falta– aldez aurretik genekien negu aurreko garaiak ez direla gurean egokienak idazleak astitsu aurkitzeko.

Egia esan, ez da originala hemen planteatu dugun harreman-galdetegia, inori ez baitzaio ezkutatzen idazleen jardueraz eta eginkizunaz kezkatzen den ororen ohiko kezka bizia direla haiei luzatutako hiru galderok.

Gainera, lehendabiziko kuestio gisa aurkezten dugunari dagokionez, ezaguna da 1919an zuzendu zitzaiela aurreneko aldiz zergatik idazten duzu? galdera idazleei, nahiz eta ez, hain zuzen, orduan eskasago ere baziren euskaldunei. Jakina denez, Ungaretti eta Knut Hamsun kenduta, Frantziako frantsesdunak baino ez ziren izan galdera jaso zuten idazleak, eta, nonbait P. Valéry-ren xaxatze-lanari erantzunez, André Breton, Louis Aragon eta Philippe Soupault izan ziren benetako galdetzaileak, hirurak Littérature aldizkariaren zuzendari une hartan eta surrealismoaren guraso handik gutxira. Kronikek diotenez, ehun bat idazleri igorri zieten delako galdera hori eta, orotara, hirurogeita hamabostek erantzun zuten.

Hain urruti joan gabe, guk betidanik izan dugu ikusmiran Libération-ek 1985ean argitaratu zuen monografiko bitxi berdingabe hura, “Pourquoi écrivez-vous? 400 écrivains répondent” izenburua zeramana eta munduko idazle ospetsuenei iritsarazi zitzaien galderari emandako erantzunen berri ematen zuena.

Han ezagutu eta dastatu genituen, besteak beste, honako idazle hauon erantzun antologikoak: Samuel Beckett, Nadine Gordimer, José Saramago, Milan Kundera, Naguib Mahfouz, Juan Rulfo, Salman Rushdie, V.S. Naipaul, Julio Ramon Ribeyro, Italo Calvino, Oe Kenzeburo, Heinrich Böll, Umberto Eco, J.M.-G.Le Clezio, John Ashbery, Isaac Asimov, Paul Bowles, Ray Bradbury, Günter Grass, Mario Benedetti, Graham Greene, Alberto Moravia, Kamala das Gupta, Charles Bukowski, Raymond Carver, Jorge Luis Borges, Anthony Burgess, Ricardo Piglia, Derek Walcott, Elena Poniatowska, Ernesto Sabato, William Burroughs, Silvina Ocampo, Peter Handke, A. Lobo Antunes, William Golding, M. Vargas Llosa, Max Frisch, Rafael Alberti, Ernst Junger, Rosa Chacel, Manuel Vázquez Montalbán, Doris Lessing, Irish Murdoch, Ana María Matute, Georges Simenon, Julien Gracq, Marguerite Duras, Allen Ginsberg, Alexander Zinoviev, Jim Harrison, J.V. Foix, Juan García Hortelano, Jaime Gil de Biedma, John Fowles, Gonzalo Torrente Ballester, Maurice Blanchot, John Updike, Adolfo Bioy Casares, Jorge Amado, José Donoso, Cristina Peri-Rossi, Jorge Edwards, Gabriel García Márquez, Philip Roth, Alvaro Mutis, Patricia Highsmith, John Irving, Guillermo Cabrera Infante, Gabriel Jackson, Joyce Carol Oates, Tom Wolfe, Kurt Vonnegut, José Cardoso Pires, Friedrich Durrenmatt, Gore Vidal, A. Roa- Bastos, A. Bryce Echenique, Quim Monzó, Eduardo Mendoza, J. Carlos Onetti, Juan Marsé, Luis eta Juan Goytisolo, etab.

Berrikiago, bestelako erdal agerkarietan ere antzeko galdetegi xumeak zabaldu izan dira idazleen artean. Gurea genuen faltan, beraz. Eta, egia guztia esateko, gurean bakarrik omen genuen sobran, jaio aurretik ere ekimena zaharkiturik ikusten zuten zenbaiten ustetan bederen.

Baina eginkizunaren eragozpen eta zailtasunei muzin eginez eta akademikoki eskaintzen zitzaigun aukera ikusita, hots, euskarazko obrei eta euskal idazleei buruzko hausnarketa-mintegia egokiro baliatzekoa, gurean ere bideratu nahi izan dugu galdera gisa aspaldidanik zetorkigun kezka.

Aitortu behar da hamaikatxo izan direla Mintegian planteatutako galdera, guztiak garrantzitsua bezain interesgarriak. Alabaina, hirutara biltzeko akordioa lortu genuen hasiera-hasieratik eta, azken batean, hiru horiek zein izan zitezkeen gertatu da benetako buruhaustea.

Zeren eta lehendabizikoa (“Zergatik idazten duzu?”) aho batez adostua izan bada ere, eztabaida luzea eta sakona ekarri du bigarrena (nola galdetu askatasunak, gizarte-presioak eta beste hainbat faktorek idazlearen jarduerarekin duten edo izan dezaketen uztarketaz?) eta hirugarrena (ez ote du gustuen kontu honi erantzuteak idazlearen obraren irakurketa gehiegi markatzeko arriskurik ekarriko?) labur eta zehatz formulatzera iristeak.

Ondoren, erronkaren tamainari buruzko ezjakintasunak eman ohi duen ausardiaren bultzadak lagundurik, hiru puntuko galdetegia zabaldu ahal izan dugu euskaraz idazten duten idazleen artean. Gure idazleen artean, alegia.

Honatx galderak, gordin-gordinik:

- Zergatik idazten duzu?
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos