Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Arte
Arte zinematografikoa
Bordwell, David; Thompson, Kristin
.9788498605440
Materia: Cinematografía
Páginas: 538
Fecha de edición: 2011
ISBN/ISSN: 978-84-9860-544-0
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
45,00 €
Cantidad:  
Arte zinematografikoak berezko hizkuntza eta estetika ditu. David Bordwellen eta Kristin Thompsonen Film Art (Arte zinematografikoa) liburua zinemagintzari buruzko sarrera-libururik salduena da, eta oso errespetatua, gainera, adituen artean. Teknika zinematografikoak nabarmenduz, ikasleei tresna analitiko egokiak ematen saiatu dira irakasleak, tresna horiei esker ikasleek hobeto uler ditzaten genero guztietako filmak. Liburuko irudi asko, gainera, filmen fotograma handituak dira; hartara, benetako filmen irudiak ikusiko dituzte ikasleek, ez argazki hutsak.

Ezaugarri horiek oinarri hartuz, ingelesezko zortzigarren edizioa are gehiago hurbildu da ikasleengana; horretarako, aurreko edizioetan baino lehenago azaldu dituzte egileek teknika zinematografikoak, eta, azalpen horien ondoren, genero zinematografikoak lantzen dituzten kapituluak erantsi dituzte. Edizio horren euskarazko itzulpena da esku artean duzun hau.

• Teknikak, bakarka landu ordez, filmen testuinguruan azalduz, liburuko 2. eta 3. kapituluek filmaren formaz dihardute; 4.etik 8.era bitartekoek, berriz, teknika zinematografiko bakoitza xehatzen dute, eta erakusten dute nola eragiten dioten teknika horiek filmak ikusteko esperientzia estetikoari.

• “Beste argibide eta iturri batzuk” atalak —ia kapitulu guztiek dute atal hori, amaieran— gai eta eztabaida zinematografikoak planteatzen ditu. Horrez gainera, kapitulu bakoitzak lantzen duen gaiari buruzko bibliografia ere ematen du atal horrek, bai eta ariketa erraz batzuk eskaini ere, ikasleei teknika zinematografikoak ulertzen laguntzeko.

Baliabide gehiago sarean

Sar zaitez www.mhhe.com/filmart8 helbidean, ikasleentzako eta irakasleentzako baliabide gehiago baitaude hor. Ikasleek aukera anitzeko ariketak, kapituluen laburpenak eta helburuak, Interneteko ariketak, eztabaidarako gaiak eta esteka interesgarriak aurkituko dituzte hor. Egileen bloga ere eskura izango dute hor ikasleek zein irakasleek. Blog hori eguneratu egingo dute egileek behar ahala, eta filmen kritikak, zinemaldiei buruzko informazioa, elkarrizketak eta zinemagintzaren inguruan puri-purian dauden gaiak plazaratuko dituzte.
.