Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Pedagogía
10 gako. Ikasteko ebaluatzen
Sanmartí Puig, Neus
.9788498604535
Materia: Enseñanza
Páginas: 150
Fecha de edición: 2010
ISBN/ISSN: 978-84-9860-453-5
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
14,00 €
Cantidad:  
10 gako. Ikasteko ebaluatzen liburuak zorrotz heltzen dio ebaluazioaren gaiari, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko asmoz heldu ere. Liburuaren egitura argia lagungarri gertatzen da ideia bakoitza ulertzeko, alderdi teorikotik eta praktikotik azaltzen baita eta, hartara, bi gauza lortzen baitira aldi berean: gaiari buruz aurrez dakiguna finkatzea, eta dakigun horri eduki berriak gehitzea, eskolan parte hartzeko gaitasun profesionala indartzeko balio dutenak, onarturik «berez, irakastea, ikastea eta ebaluatzea banandu ezin diren hiru prozesu» direla.

Azaltzen diren gakoek honelako galderei erantzuten laguntzen dute:

- Zergatik pentsatu ebaluazioaren helburu nagusia ikaskuntzaren emaitzak erakustea dela, eta ez ebaluazioa ikaskuntza bultzatzen duen eta kalitate handiagokoa izan dadin laguntzen duen jarduera dela?

- Zergatik transmititu ikasleei akatsak «zerbait txarra» direla, ezkutatu beharreko zerbait, eta ez transmititu ikastea akatsok gainditzea dela eta, beraz, ona dela akatsak adieraztea?

- Zergatik sinetsi erantzun itxiko galderak dituzten probek informazio objektiboagoa ematen digutela ikasleen ikaskuntzaz, erantzun irekiko galderak dituztenek baino?

- Zergatik ez pentsatu kanpo-ebaluazioko probak tresna onak izan daitezkeela ikasgelako gure lana bideratzeko, eta pentsatu baliagarritasunik batere ez duten kontrol-tresnak besterik ez direla?…

Neus Sanmartí Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (BUA) Zientzien Didaktikako katedratikoa da, eta Zientzia Kimikoetan doktorea BUAtik. Gaur egun, unibertsitate horretako ICEko zuzendaria da. Argitaratu dituen liburuen artean, hauek nabarmendu daitezke: Enseñar, aprender y evaluar: un proceso de regulación continua -Jaume Jorba-rekin- (1996), Didáctica de las ciencias en la educación secundaria obligatoria (2002) eta Aprendre ciències tot aprenent a escriure ciència (2003) (lan horren ikerkuntza-taldeari Pedagogiako Rosa Sensat saria eman zioten 2002an).
.