Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Pedagogía
Jarduera gimnastiko eta akrobatikoen oinarriak
Brozas Polo, María Paz
.9788413193182
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Deporte; Educación
Páginas: 194
Fecha de edición: 2021
ISBN/ISSN: 978-84-1319-318-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
Liburu honek gimnastikaren eta akrobaziaren motrizitate- eta kultura-aberastasunaren eta -konplexutasunaren berri ematen du, bien arteko harremana modu originalean landuz –ohiz kanpokoa delako–. Labur lantzen ditu terminoen eta erabileren bilakaera ulertzen laguntzen diguten elementu historikoak, eta funtsezko zenbait gertakari nabarmentzen ditu, hala nola gimnastikari buruzko lehenengo testuen idazketa, Erdi Aroko akrobaten migrazioak, zirku modernoaren sorrera eta federazioen sorrera. Nolanahi ere, azterketan zenbait testuinguru barne hartzeak ematen dion hedadura da, beharbada, praktika garaikideak ulertzeko liburu honek egin duen ekarpenik garrantzitsuena. Kirol-esparruarekin batera, praktika artistikoen ekarpenak aztertzen dira, hala nola dantzarena eta zirkuko akrobaziena, bai eta egoera fisiko ona edo ongizatea mantentzea helburu duten beste joera batzuk ere.

Oinarri kontzeptual eta taxonomiko horiek abiapuntutzat hartuta, praktika gimnastikoek eskola-testuinguruan dituzten aplikazioak aztertzen dira azken kapituluetan. Badu orientazio didaktikoei buruzko atal bat ere, zeinak elkarrekiko irakaskuntza, laguntzen egitekoaren azterketa eta praktika-eremuaren antolaketa azpimarratzen baititu. Azkenik, dokumentazioari eta prestakuntza-eremuen aniztasunari buruzko kapitulu bat ere badu liburuak.
.