Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Pedagogía
Zergatik eta nola bihurtu didaktikari?
Bronckart, Jean-Paul
Schneuwly, Bernard; Reuter, Yves (lank.)
.9788413192789
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Educación; Psicología
Páginas: 180
Fecha de edición: 2020
ISBN/ISSN: 978-84-1319-278-9
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
14,00 €
Cantidad:  
Jean-Paul Bronckartek, zeina hizkuntzaren didaktikaren sortzaileetako bat baitugu, historia bat proposatzen digu hemen, oinarri harturik, batetik, diziplina honen egoeraz diharduten zenbait dokumentu eta, bestetik, diziplinak hizkuntzalaritzarekin eta garapenaren psikologiarekin duen harremana.

Hizkuntzen didaktikari ekarpena egiten dioten bi zientzia horien ezagutzatik abiatuta, eta betiere arazo didaktikoei irtenbide zehatzak aurkitu nahian, autoreak azaltzen ditu hizkuntzen irakaskuntzaren hurbilketa jakin baten sorreran parte hartu izanaren arrazoiak. Hasieran “psikopedagogia” edo “pedolinguistika” deitu zitzaion diziplina baten zalantzaz betetako hasiera deskribatzen du gero, eta ikuspegi hori hezkuntza-zientzietan zedarritzera eraman duten printzipioak -Vygotskiren lanean oinarrituak- azaltzen ditu.

Genevako Unibertsitateko ohorezko irakaslea, Jean-Paul Bronckart Jean Piageten kolaboratzaile izan zen lehenengo, eta hizkuntzaren didaktikaren irakasle gero. Eremu honetan egindako lanez gain, bestelako irakasgai eta ikerketa-arlo asko ere jorratu ditu, hala nola diskurtsoaren analisia, hizkuntzaren jabekuntza eta mintzairak pertsonen garapenean betetzen duen rola.
.