Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Pedagogía
Pozik bizi. 8-10 urte bitarteko umeen emozioak eta depresio-sintomak hobetzeko programa
Bernaras Iturrioz, Elena; Jaureguizar Alboniga-Mayor, Joana; Garaigordobil Landazabal, Maite
.9788413190617
Ikertuz
Materia: Enseñanza primaria; Psicología
Páginas: 144
Fecha de edición: 2019
ISBN/ISSN: 978-84-1319-061-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
25,00 €
Cantidad:  
Depresioa munduan hedatuen dagoen gaixotasuna da: 300 miloi pertsonari eragiten diela jotzen da (MOE, 2018). Haurrengan eta nerabeengan ere oso maiz ageri da, eta osasun publikoko arazotzat hartzen da. Hala ere, haurrengan gutxitan diagnostikatzen da, haurrek askotan ez baitakite zer gertatzen zaien edo ez baitute behar bezala azaltzen beren ondoeza. Horregatik, gurasoek ez ezik, eskolak eta irakasleek ere paper garrantzitsua izan dezakete depresioaren identifikazioan.

POZIK BIZI helduaroan hainbesteko kalteak eragiten dituen gaixotasun hau prebenitzeko programa bat da. Irakasleak, haurrekin duten eguneroko harremanagatik eta gertutasunagatik, oso profesional egokiak dira mota honetako programak aurrera eramateko eskolan. Haurrek, programa honen bitartez, ikasten dute beren sentimendu eta emozioak identifikatzen eta horien aurrean erantzun egokia ematen.

POZIK BIZI programa zenbait ikastetxetan jarri zen abian, modu esperimentalean. Programak lortutako emaitzek beraren eraginkortasuna erakutsi dute. Era berean, depresio-sintomak prebenitzeko eta 8-10 urte bitarteko haurren egoera emozionala hobetzeko haurrei zuzendutako programek zer garrantzi duten azpimarratu dute. Haurtzaroan eta nerabezaroan gertatzen ari den depresio-sintomen gorakadak prebentzio-neurri goiztiarrak hartzera behartzen gaitu. Testuinguru horretan diseinatu da programa hau, hezkuntza-eragile guztiei baliagarria izango zaielakoan.


Pozik bizi – Vivir feliz. Programa para la mejora de las emociones y los síntomas depresivos en niños y niñas de 8 a 10 años
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos