Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Pedagogía
Heziketa fisiko moderno baterako ikuspuntuak
Parlebas, Pierre
Martínez de Santos Gorostiaga, Raúl; Oiarbide Goikoetxea, Asier (ed.)
.9788490824580
Materia: Deporte; Educación
Páginas: 72
Fecha de edición: 2016
ISBN/ISSN: 978-84-9082-458-0
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
7,00 €
Cantidad:  
Pierre Parlebas, bi aldiz Honoris Causa Doktorea eta Frantziako Ohorezko Legioko zalduna, Frantziako Heziketa Fisikoaren erreferentziazko azken autorea da. 1967an L’éducation physique « en miettes » artikulu- sorta ospetsua argitaratu ondoren, heziketa fisikoaren ikuskera berri bat garatzen saiatu zen, ezinbestekoa eta ordezkaezina den jakintza espezifikoa eraikiz jarduera fisiko eta kirolen bereiztasunean oinarrituz.

1984an Katedra Pariseko Sorbonan lortu ondoren, Soziologiako Fakultatean hain zuzen, ikerketarekin eta hedatze lan nekaezinarekin jarraitu zuen. Garai hartako Espainia, etengabe Heziketa Fisikoko Instituto berriak ernetzen ari zena, Frantzia baino lurralde harkorragoa izan zen eta gure irakaslearen parte-hartze ugari jaso zituen, doktorego- ikastaro, hitzaldi eta konferentzietan.

Lan txiki hau haietako hitzaldi bateko transkripziotik abiatzen da, Andaluziako Juntak 1996an argitaratutakoa eta Perspectivas de una educación física moderna izendatua. Onerako edo txarrerako lan interesagarria eta gaur egungoa izaten jarraitzen du: onerako, heziketa fisikoaren espezifizitatea –bai bere eremu akademikoarena eta baita bere lanbideena ere– aldarrikatzen duen lan baten freskotasuna matentzen duelako; txarrerako, horrexegatik esan daitekeelako gure egoera ez dela aldatu hitzaldi hurak zahartzat alboratzeko eta interes historikoa bakarrik duen dokumentutzat hartzeko bezainbeste.

UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Raul Martinez de Santos eta Asier Oiarbide irakasleek zuzendu dute eguneratutako argitalpen hau, Parlebasen euskarazko lehen testua. Ezaugarri horrek balio erantsia ematen dio argitalpen honi heziketa fisiko, joko eta kirolen euskal terminologiari ekarpen bat egitea proposatzen duelarik. Unibertsitatea eleanitza da izatez baina kondizio hori ezin daiteke izan eragozpen bat horietako hizkuntza bakoitzean diziplina bakoitzeko kode partikularra zaindu eta garatzeko. Heziketa fisiko moderno baterako ikuspuntuak liburuxka hau motrizista guztiontzat, irakasle, maisu, entrenatzaile edo kudeatzaile guztiontzat da interesgarria, euskaraz pentsatzen dugun guztiontzat batez ere.
.