Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Pedagogía
Kubik: antzezlan bat baino gehiago... Haur Hezkuntzarako proposamen artistiko-pedagogiko bat
Vizcarra Morales, María Teresa (koor.)
Álvarez Uria, Amaia; Aristizabal Llorente, Pilar; Camino Ortiz de Barrón, Igor; Lasarte Leonet, Gema; Trasserras Angulo, Alaitz; Zelaieta Anta, Edu; Zuazagoitia Rey-Baltar, Ana
.9788490820445
Materia: Pedagogía; Teatro
Páginas: 154
Fecha de edición: 2015
ISBN/ISSN: 978-84-9082-044-5
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
10,00 €
Cantidad:  
Lau ardatzen inguruan egindako liburua da honako hau: Haur Hezkuntza, Antzerkia, Ikerketa eta Irakasle(gai)en Prestakuntza. Loris Malaguzzi pedagogo italiarraren leloa geure eginez, arestiko lau ardatzen inguruan dauden hainbat errealitate ikusezin ikusgarri egiteko saiakera ere bada ikerlan hau. Izan ere, hezkuntza aztergai nagusia duen HEZIKER diziplinarteko taldeak plazaratu duen lehen liburu honetan, 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako ikasleentzako Kubik antzezlana ikergai hartu da.

Lanean ageri denez, planteamendu kualitatibo batetik hezkuntza errealitate zehatz baten ulermena eta interpretazioa bideratu nahi izan dugu; hain zuzen, askotan bigarren maila batean gelditu ohi diren irakasle(gai)en eta haurren gaitasun artistikoen inguruan argi gehiago egiteko asmoz. Alde horretatik, oso interesgarria gertatu da Paraiso Antzerki konpainiak Gasteizko Udal Haur Eskolekin egin duen lana aztertzea, gure unibertsitateko ikasleentzat lan artistikoa zein formaziozkoa eredugarria izan daitekeelakoan.

Zer aurkituko du irakurleak liburuan? Kubik antzezlanari alderdi ezberdinetatik begiratzen diote liburu honetako kapituluek, lehenik eta behin, egoeraren pedagogiari, bigarrenik irakaslegaien prestakuntzari, hirugarrenik irudien tratamenduari, laugarren kapituluan material didaktikoei, bosgarren kapituluan jolas dramatikoari, seigarrenean emozioen munduari, azken aurrekoan askotariko lengoaiei eta azkenik ikasleen iritzi eta bizipenei. Laburbilduz, dramatizazioak irakaslegaien prestakuntzari egin diezaioken ekarpena bildu nahi izan dugu orriotan.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos