Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Pedagogía
Gorputz adierazpena lehen hezkuntzan
Vizcarra Morales, Mª Teresa (koord.)
.9788498609714
Materia: Enseñanza primaria
Páginas: 212
Fecha de edición: 2014
ISBN/ISSN: 978-84-9860-971-4
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
15,00 €
Cantidad:  
Gorputz-adierazpena da gorputz-heziketako irakasleen artean pasio gehien sortzen duen eduki multzoa: batetik, beldurra, konfiantza eza, ikara, ezinikusia sortzen ditu eta, bestetik, poza, algara, lilura, miresgarritasuna. Irakasleak eduki multzo horrekiko duen iritziaren arabera modu batean edo bestean iritsiko da ikasleengana eta, hala, eduki horiek ekiditeko edo lantzeko gogoa sortuko da. Gorputz Heziketako irakasleen artean kirolak, jolasek eta jarduera kodifikatu eta egituratuek buruko min gutxiago sortzen dute; badakigu nola egin, zer egin, nola kudeatu taldea eta eginbeharra, baina gorputz-adierazpenean ez dakigu zer egin, nola sortu giroa, nola ekidin lotsa.

Azken urtetan, Irakasle Eskolan saiatu naiz gorputz-adierazpenarekin harreman estua mantentzen, eta ikasle batzuen practicumeko lanekin froga bat egitea erabaki genuen, gorputz-adierazpenaren inguruan egitea unitate didaktikoen bilduma bat irakasleei eta ikaskideei zuzenduta. Era horretan, ikasleek unitate didaktikoak egituratzeaz gain, beren beldurrak, esperientziak eta bukaerako inpresioa kontatzeko aukera izango zuten. Testu honetan Gorputz Adierazpena ikasgaia guk ulertzen dugun moduan aurkeztu dugu. Oinarri teorikoak irakasleak jarri ditu eta garapen praktikoa ikasleek jorratu dute, oinarri teorikoak beren erara interpretatu eta gero.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos