Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Derecho
Hiztegi juridikoa
Alberdi Larizgoitia, Xabier; Azkarate Villar, Miren; Ezeiza Ramos, Joseba; Imaz Zubiaur, Leire; Ordeñana Gezuraga, Ixusko (koor.)
.9788413190914
Materia: Derecho; Diccionarios; Euskara
Páginas: 332
Fecha de edición: 2019
ISBN/ISSN: 978-84-1319-091-4
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
Ugari dira lexiko juridikoaren zerrendak, terminologia juridikoaren datu-baseak eta glosario espezializatuak. Hortxe ditugu, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordearen, UZEIren, IVAPen edo Justizia Sailaren lanak. Baina hutsune bat igartzen zen, kontzeptu juridiko nagusiak bilduko zituen lan orokor baten falta nabari zen, eta, hain zuzen ere, hutsune hori betetzera dator, hein batean behintzat, hiztegi juridiko hau. Izan ere, erabiltzaileak bertan jasota aurkituko ditu zientzia juridikoen esparrura hurbiltzen denak graduko ikasketetan ezagutu eta menderatu beharreko terminoak, definizioz eta azalpenez hornituak.

UPV/EHU da egun zientzia juridikoen alorreko ikasketak oso-osorik euskaraz eskaintzen dituen erakunde bakarra. Eta, hain zuzen ere, erakunde honen konpromisoari eta bertako irakasle eta ikertzaile euskaldunen urteetako ekarpenari zor diegu eskuen artean dugun hiztegia.

UPV/EHUren Zuzenbide Fakultatearen 50. urteurrena ospatzen ari garen honetan, hementxe dugu hiztegi hau zientzia juridikoak euskaraz irakasten egin ditugun 30 urteren ekarpen gisa: ia lau urtez 60 lagunek baino gehiagok eginiko ahaleginari esker dator orain erabiltzailearen eskura. Zer hobetua izango du, noski. Baina, zalantzarik gabe, euskara juridikoaren garabidean mugarri bat izango delakoan gaude.
.