Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Derecho
Oinordetza zuzenbidea
Karrera Egialde, Mikel
.9788498601060
Materia: Derecho civil; Derecho privado
Páginas: 388
Fecha de edición: 2008
ISBN/ISSN: 978-84-9860-106-0
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
14,00 €
Cantidad:  
Liburu honek Oinordetza Zuzenbidearen oinarriak modu ulergarri batean azaltzea du lehenengo helburu. Horrez gain, oinarrizko kontzeptu horiek lantzeko eta menderatzeko ariketak proposatzen dira. Metodo aldetik, ikaslearen trebakuntza eta auto-ikaskuntza du ardatz; beraz, Europako kreditu sistema berriak dakarren ikaskuntza metodo berrira egokitzen den materiala eskaintzen da. Material didaktiko hau, Oinordetza Zuzenbidea landu nahi duen edonorentzat baliagarri bada ere, zuzenbideko ikasketak egiten ari den ikaslearengan pentsatuz sortua da. Edonola ere, Oinordetza Zuzenbideari buruzko oinarrizko ezagutza eskuratu nahi duen edonorentzat ere probetxugarri izan daiteke.

Oinordetza Zuzenbidean lantzen diren gaiak honako ataletan banantzen dira: oinordetza-erlazioari buruzko teoria orokorra; borondatezko oinordetza; nahitaezko oinordetza; legezko edo testamentu gabeko oinordetza; kontratuzko oinordetza; eta oinordetza bereziak. Egiturari dagokionez, material hau ohiko eskuliburuez arrunt aldentzen da. Ikasgai bakoitzean, aztertu behar diren legeen zerrenda azaldu eta, gero, oinarrizko kontzeptuen azalpena ematen da. Horiek guztiak modu ulergarri eta xumean, adibideen laguntzaz, irakurleak haiei buruz aurretik ezer jakingo ez balu bezala jokatuz, izan ere ulertzen ez dena ez baita ikasten. Ondoren, gomendatutako irakurketa atala dator, irakurketa osagarriak proposatuz, gaia hobeto ezagutzeko eta oinarrizko azalpenetan bazterrean utzitako xehetasun askoren berri izateko. Zati teorikoaren atzetik ariketak datoz: batetik, oinarrizko kontzeptuei buruz lortutako ulermen maila neurtzeko eta, bestetik, teoria gaindituz, errealitatean gertatu diren edo gerta daitezkeen kasuak nola tratatu ikasteko aukera zabaltzen da.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos