Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Economía
Kostuen eta kudeaketaren kontabilitatea
Malles Fernández, Eduardo; Ibarloza Arrizabalaga, Ander
.9788413193397
Unibertsitateko Eskuliburuak – Manuales Universitarios
Materia: Economía
Páginas: 346
Fecha de edición: 2021
ISBN/ISSN: 978-84-1319-339-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: PDF

Precio c/IVA:
Descargas previas 59
Eskuliburu hau enpresetako zuzendarientzako oinarrizko informazio-sistema diseina, gara eta erabil daitekeen, zer informazio mota lor daitekeen, eta, hortik aurrera, erakundearen eremuan zer erabaki har daitezkeen jakin nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Titulazio ezberdinen oinarrizko gaia denez, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan, Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Graduan edo Marketineko Graduan matrikulatuta edo graduatuta dauden ikasleei zuzendutako diziplina da. Baita ingeniaritzako ikasle edo titulazioa duen edonorentzat ere, funtsezkoa baita ezagutza ekonomikoa, prozesu produktiboetan batez ere, haien erantzukizun-arloak kudeatzeko.

Lan-profilei dagokienez, ezinbestekoa da: kostuen zuzendari, kudeaketa-zuzendari, administrazio- edo/eta finantza-zuzendari eta kontrolatzaile beharrak bete ahal izateko.

Kostuen eta kudeaketaren kontabilitatea negozioen kudeaketan erabakiak hartzeko informazio-sistema da. Metodologia zehatz baten bidez, aztergai den unitateko alderdi ekonomiko guztiak zehatz-mehatz aztertzea bilatzen da: kostuak, diru-sarrerak, emaitzak, produktibitatea eta abar.

Enpresetan ezinbestekoak dira honako hauei buruzko erabakiak: ustiapen-objektuen salmenta-prezioa finkatzea (produktuak, zerbitzuak, proiektuak...), horietako bat ezabatzea ala ez, enpresa-zentro bat ixtea ala ez, bezero bat baztertzea ala ez, izakinak balioztatzea eta etorkizuneko kostuak eta emaitzak balioestea, maila operatiboan ez ezik, maila estrategikoan ere. Informazio hori kostu- edo kudeaketa-kontabilitateak ematen du; hortik dator bere garrantzia eta izendapena.
.