Zuzendaritza estrategikoari buruzko testuliburuen oihanean, Egungo estrategia-analisia (zazpigarren edizioa) liburuak argitasuna eta osotasuna dakarzkigu. Liburuak duen estilo arina eta proposatzen dituen kasu-adibide argiak bidelagun onak dira edozein mailatako ikasleek gai zailenak ere erraz ulertzeko.
Olivier Furrer, Nimega-ko Zuzendaritza Eskola, Herbehereak
Robert M. Gran-tek zuzendaritza estrategikoari buruzko liburu paregabe hau prestatu du, euskarri berean eskainiz zorroztasun teorikoa, edukien integrazioa, egokitasun praktikoa eta egoerari egokitutako erabilgarritasuna, dena batera. Liburu bikain hau oso gomendagarria da MBAko ikasleentzat eta enpresa-zientzien graduko ikasle aurreratuentzat.
Mingfang Li irakaslea, California State University, Northridge
Etorkizuna iragartzeko zailtasunak, nahasmenak eta lehia gogorrak nagusi dira enpresa-ingurune globalean. Estrategia, bestalde, gero eta garrantzitsuagoa da enpresentzat, aurrez antzeman ezin zaion enpresa-ingurune erronkaz betetako batean bizi baitira. Horrenbestez, ezinbestekoa zaie arreta irmoa jartzea balioa sortzeko oinarrietan, biziraungo badute eta haziko badira.
Estrategiari buruzko liburu ulergarri honetan, Robert M. Grant-ek, azalpen argiak emateaz gain, balioa sortzeko oinarrietan eta erabilgarritasunean jartzen du arreta. Zazpigarren edizio honetan, indar biziagoa eskaintzen dio estrategiaren aplikazioari, enpresentzat erronka handia baita bateragarri egitea eskala eta malgutasuna, berrikuntza eta eraginkortasuna, eta globalizazioa eta tokian erantzuteko gaitasuna.
Estrategia-analisiaren ikuskera berri eta interesgarriek aintzat hartzen dituzte, besteak beste, osagarri izateak estrategiaren egokitzapenean duen eginkizuna, malgutasunaren azterketan aukera errealek duten erabilera, lidergo estrategikoan konplexutasunak duen zeregina, nork bere burua antolatzeko ahalmena, eta enpresaren gizarte-erantzukizuna akziodunen balio-maximizazioarekin bateragarri egitean lortutako zilegitasuna.
Egungo estrategia-analisia oso ezaguna da MBA mailako eta graduko ikasleen artean. Munduko kontinente guztietako enpresa-zientzien fakultate garrantzitsuenetan erabiltzen da.
Sar zaitez www.contemporarystrategyanalysis.com webgunean, eta eskuratu itzazu onlineko baliabide berri eta aurreratu hauek: irakaslearen gidaliburua, test-ereduak, PowerPoint diapositibak, bideo-klipak eta azterketak.
Robert M. Grant zuzendaritza-irakasle da Milango Bocconi Unibertsitatean, eta irakasle bisitari Georgetown-eko, Washington-eko eta Londres Hiriko unibertsitateetan.