Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Derecho
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Economía
Enpresaren zuzenbiderako sarrera. Eskemak
Villafáñez Pérez, Itziar (zuz, / koor.)
García Álvarez, Belén; Larrazabal Astigarraga, Eider; Sagasti Aurrekoetxea, Josu; Zurimendi Isla, Aitor
.9788484385370
Materia: Derecho administrativo; Economía
Páginas: 266
Fecha de edición: 2015
ISBN/ISSN: 978-84-9082-149-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
23,00 €
Cantidad:  
Aurkezten den Enpresaren Zuzenbiderako sarrera: eskemak lanak oinarrizko tresna izan nahi du enpresa-jarduerari lotutako Zuzenbidearen edo arauketaren oinarrizko ezaugarriak eta edukia ikasteko. Liburuaren edukia eta egitura diseinatuta daude juridikoak ez diren graduetan, bereziki ekonomia- eta enpresa-zientziei lotutakoetan, Zuzenbidea modu errazean irakasteko eta ikasteko, ahaztu gabe gradu juridikoetan edo bestelako irakaskuntza-mailetan izan dezaketen erabilgarritasun handia.

Liburuaren edukia eta sistematizazioa erabakitzeko eta gauzatzeko orduan, Zuzenbidearen arlo ezberdinetako adituak diren Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko bost irakaslek parte hartu dute, guztiek ere irakaskuntzan eta ikerketan ibilbide luzea eta emankorra dutelarik, eta nagusiki merkataritza-zuzenbidean eta lan-zuzenbidean espezializatuta daudelarik.

Bost kapitulutan zehar, aurkezten diren eskemek enpresen jardueran eta bizitzan eragin handiena duten Zuzenbidearen adarrak aztertzen dituzte, erraz eta egoki sistematizatuta, edukiaren osotasuna alboratu gabe. 300 eskema baino gehiagoren bidez hauek aztertzen dira: Zuzenbidearen kontzeptu orokorrak, obligazio eta kontratuen oinarrizko arauketa eta merkataritzako obligazio eta kontratuen berezitasunak, lan-kontratazioa, enpresariaren izaera eta estatutu juridikoa eta merkataritza-sozietateen erregimena. Azken gaiari garrantzi berezia ematen zaio haren garrantzi praktiko handia dela eta.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos