Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
REVISTAS >> Arte y Humanidades >> Anuario Julio Urquijo
51.1/2 (2017). Esteve Materraren Do(c)trina Christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa. Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo
Krajewska, Dorota; Zuloaga San Román, Eneko; Santazilia Salvador, Ekaitz; Ariztimuño López, Borja; Uribe-Etxebarria Lete, Oxel; Reguero Ugarte, Urtzi
.9770582615510
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo
Volumen/Número: 51.1/2
Materia: Euskara; Filología vasca
Páginas: 318
Fecha de edición: 2017
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
21,00 €
Cantidad:  
Lapurtera klasikoa da, seguru asko, xx. mendea baino lehenagoko euskarazko literaturaren agerpenik ezagunena, ezagutza hori oro har azalekoa edo nahi baino azalekoagoa bada ere: xvii. mendearen lehenengo hiruzpalau hamarkadetan Lapurdiko kostaldeko eta barnealdeko idazleak, nolabaiteko homogeneotasuna duen multzo zabalean sailkatu ohi dira. Izendapenak izendapen, sasoi hartako lapurtar idazle gehienek helburu ideologiko eta agindu bertsuei jarraituta prestatu zituzten euren lanak: kontrarreforma katoliko ortodoxoaren mesedetan eta burgesia ekonomikoaren babespean.

Euskal literaturaren edozein historia esku artean, erraz ikus daiteke, xvii. Mendeko egileen loraldia aipatu arren, nolabaiteko mailakatzea egiten dela egileen artean; hain zuzen ere, euskal literaturaren historiografia-lanek norabide bertsuan epaitu izan dituzte lapurtar klasikoak, batzuk ezin gehiago goratuz eta beste batzuk bigarren mailan (oro har, lehenengo mailakoen itzalpean) utziz.

Materra eta bere Do(c)trina christiana esandakoaren adibide paregabeak ditugu: aipatu izan da, jakina, Lapurdiko klasikoetan aitzindaria izan zela, eta halako sinpatia batez azaldu izan da euskal literaturaren historian lehenbiziko egile euskaldun berria izan zela.
.