Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
REVISTAS >> Arte y Humanidades >> Anuario Julio Urquijo
47.1. Alphonsa Rodriguez Jesusen Compagnhaco aitaren guiristhinho perfeccioniaren praticaren pparte bat (1782). Edizioa eta azterketa. Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo
Camino Lerchundi, Iñaki
.ISSN-0582-6152
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo - International Journal of Basque Linguistics and Philology
Volumen/Número: 47.1
Materia: Euskara; Filología
Páginas: 500
Fecha de edición: 2014
ISBN/ISSN: 0582-6152
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
25,00 €
Cantidad:  
Hogeita hamar urte badu frantsesetik itzuli liburu honen bigarren mendeurrena Euskaltzaindiak Donaixti-Ibarren ospatu zuenetik; harako hartan Piarres Lafittek Ibarre herriko aspaldiko apez Lopezen itzulpenak tesina bat on lukeela adierazi zuen (1982: 442). Egia esan, lehenago ere liburu honetako euskarak azterketak ukan ditu, bereziki zuketaren tratamendu gramatikalaren agerpen zabalagatik: Karl Boudak (1948) eta Xarles Videgainek (1983) Pratica-ko zuketa alokutiboaz ikerketak egin dituzte; Lino Akesolok Lopezen aditz izenari heldu zion llabur (1982) eta lehenago, Andres de Lizarzak hainbat ohar egin zuen liburuko alderdi lexikoa zerbaixka argitzeko (1967).

Halaz ere, ez zegoen itzulpen interesgarri eta luze honen argitalpenik eta hori da gure eginahalaren lehen helburua, xvii. mende hasierako aszetika liburu honen xviii. mende bukaerako euskal itzulpenaren edizio zaindu bat irakurleen esku uztea, ahalaz aurkezpen zabala eta ohar argigarriak eginez.

Ulertzeko denez, bi mende eta laurden dituen erlijiozko liburu batez egin daitekeen edizioa ezin izan daiteke arrunta. Irakurle ororentzat egina bada ere, ardura filologikoa duen horrentzat ontzen da gehienbat eta horregatik, liburuak dakartzan hizkuntza-ezaugarriez, forma linguistiko horien alderdi historikoaz, garai hartako Baxenabarreko eta Zuberoako euskal liburu edo idazleen hizkuntza-aldaeren ingurukoez zeresana eduki beharko luke argitaratzaileak. Berebat, Pratica liburuan ageri ez diren baina ondoko ibarretan edo garai hartako idazleengan ohiko diren hiz kun tzaezaugarriez ere, prestatzaileak zerbait esan beharko luke; horretan jardun dugu argitalpena osatu bitartean, auzi eta hari mutur horiek gogoan.

Aldiz, gure argitalpen honetan ez dira liburuko gai erlijiosoak ukitu, gu ez gara nor horretarako; nolanahi ere den, liburu hau idatzi zuenak eta ondotik euskarara itzuli zuenak josulagunen heziketa zuten gogoan, oro har irakurle kristauak.

Jatorriz gaztelaniaz ondu zen lanaren frantsesezko itzulpen bat baliatu zuen euskal itzultzailetzat jotzen den Oztibarreko Lopez iutsiarrak, orduan Ibarren apez zegoenak. Guk frantses itzulpen horretatik euskarazko emaitzara dagoen aldeaz .abardura eta argitasun batzuk dakartzagu: euskal itzulpenean datozen atalak jatorrizko gaztelaniazko liburuko eta frantsesezko itzulpeneko zein atali dagozkien, adieraren alderdiko hainbat eta hainbat zertzelada...

Liburuko hizkuntza-alderdiaz landa, euskal testuaren egileaz eta haren balizko laguntzaileaz ere arduratu gara argitalpena prestatzean. Funtsean ohar batzuk dakartzagu itzultzailearen jokabideaz; egin zuena zerik egin zuen aurkezteko gai garela uste dugu, baina egin zuen bezala zerendako edo zerengatik egin zuen argitzea, inolaz ere zailago da, eta alderdi horretaz hipotesiak baizik ezin guk hona ekarri.

Ez gara sobera arduratu jatorrizko liburuaren egileaz, Alonso Rodr.guez espainiarraz: Alfonso Rodr.guez izena ere ematen zaio gaztelaniaz eta euskal liburuak ere Alphonsa Rodriguez izena dakar azalean. Kristau fedearen alderdiei dagokienez, Espainiako Valladolideko Alonso Rodr.guez jesuitaren xvi. mendeko lana aski ezaguna da eta bestela ere, badu nora jo erlijiozko gai aszetiko hauetaz ardura duen irakurleak.

Gu gehienik euskal alderdiaz kezkatu gara eta bereziki itzulpenaren emaitzaz: bertan ageri diren hizkuntza-ezaugarriei eskaini diegu arreta gehien, ez horrenbeste itzulpenaren bilakabideari edo itzulpenaren beraren azterketari; kalitaterik duen, itzulpen leiala den eta abar ez dugu guk izartu. Euskal testuan ulermen arazo zenbait dagoenean, gaztelaniazko jatorrizko testua, horren frantsesezko itzulpena eta frantses itzulpen horren laburpena aintzat hartu ditugu, baina funtsean Avignonen 1782an argitaratu itzulpenean ageri den euskal mintzoari ezarri diogu arreta.

Bernat Etxeparez geroztik ez da anitz idatzi Baxenabarren euskaraz eta 1782ko liburu hau ezarri ohi da haren ondoko mugarritzat, baina gaude itzulpen honek Zuberoa alderdiko euskarara anitz jotzen duela: Nafarroa Behereko euskararen garapena aztertzeko itzulpen hau ez da hain tresna baliagarria eta ondorioz, hobe izanen da ikerketaren arreta Suarez d’Aulan-ek 1740 inguruan eginarazi katiximari edo 1786an Le Quien de Laneufville Akizeko apezpikuak argitararazi katiximari eskaintzea; Garaziko Bazkazaneko 1762ko predikuak ere aipa litezke, baina Lapurdiko euskararen itzala ageri da horietan.

Aitzin-solas hau bukatzeko aurkez ditzagun irakurleari liburuan bereizgarri gertatuko zaizkion lau ezaugarri:
- Ausarki ageri da zuketa liburu guztian gaindi, testuan nagusi da.
- Oinarri baxenabartarraren gainean pinportaka sumatzen da Zuberoako mintzoa.
- grafiaren agerpen arras ezohikoa dakar, kokagune foniko ezinezko ugaritan.
- Txistukari igurzkarien grafian nahasmena dago eta afrikatuen idazkeran nahasgarri da ; bestalde, edo erako alferrikako bikoiztasunak dakartza liburuak.
.